Pocket Monsters: Minna no Monogatari (Filma)

DESKARGATU: Pocket Monsters (2018): Minna no Monogatari

Aspalditik euskaratzeko asmoa neukan pelikula hau. Azkenean, hemen duzue pasadan urteko Pocket Monsters filma!

Oraingo honetan Satoshi ez da gure protagonista nagusia. Lisa, Kagachi, Torito, Hisui eta Largo dira paper hori beteko dutenak. Pertsonaia guztien artean oso istorio polita osatzen dute. Niri bezain beste gustatuko zaizuela espero dut.

Jarraian, itzulpen-ohar batzuk:

  • Pertsona-, leku-, eta pokemon-izen guztiak japoniar ofizialak dira. Tekniken eta objektuen izenak itzulpen literala dira, gidoiz lotuta hitz bakarra osatzeko, eta ingelesezko hitzak ingelesez mantenduz.
  • 10:29 – “Mugitzeko modu hori…” (ano minokonashi)
    Kojirou Pikachuren mugimenduei buruz ari da, baina Musashik limoien gurdiari buruz ari dela pentsatzen du. “minokonashi” hitzak “gorputzaren mugimendua” esan nahi du, baina baita “gurdi/ibilgailu” ere.
  • 11:00 – “*Hala da!*” (sounansu)
    Pokemon-oihuak izenetik datoz. Pokemon honek “Sonans” (sounansu) dauka izena. Bere oihua “sounansu” da, eta literalki “hala da” esan nahi du.
  • 16:14 – “Laranfruitu” (oren no mi)
    “oren” “orenji”tik dator, orenji (orange) “laranja” da, hortik “laranfruitu”.
  • 16:47 – “Arafruitu” (ramu no mi)
    “ramu” “puramu”tik dator, puramu (plum) “arana” da, hortik “arafruitu”. Hasiera batean “ranfruitu” deitzea pentsatu dut, baina euskaraz hasierako “r” gogor ahoskatzen denez, azkenean ideia baztertu dut.
  • 20:38 – “*Gezurra!*” (uso)
    Pokemon honek “Usokkie” (usokkii) dauka izena. Bere pokemon-oihua “uso” da, eta literalki “gezurra” esan nahi du. Berez kontestu honetan “gezurra” beharrean “ez da posible” da, baina Kagachi jaunaren istorioarekin lotzeko “gezurra” idatzi dut.
  • 42:05 – “Mukizu-boy” (jariboui)
    Rocket taldeak honela deitzen dio Satoshiri.
  • 46:53 – “Miauk ez du ezer jaso miau”
    46:59 – “Miau denbora osoan […] zihoan korrika miau”
    Nyarthek, esaldien amaieran “miau” (nyaa) esateaz gain, “ni” esan beharrean ere “miau” (nyaa) esaten du.

Horrez gain, 2017ko filmari (Kimi ni Kimeta!) ere zuzenketa batzuk egin dizkiot eta berriz igo dut.

Bi filmek azpitituluak euskaraz eta japonieraz dituzte (pista bikoitza).

Bestalde, printzipioz, aurten estreinatu den filma (Mewtwo no Gyakushuu Evolution) ere euskaratzeko asmoa daukat.

Disfrutatu~!

About egoninobi 44 Articles
Japoniera ikasten nabil, eta fan-itzulpenak egiten ditut. Astero One Piece (Wano) eta noizbehinka Doraemon euskaratzen dut, besteak beste. Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*