Kaixo lagunok, Dorami nauzue.
Badakizue noizbehinka gure animearen ordubeteko atalak emititzen direla? Egun berezietan izan ohi da, hala nola nire nebatxoaren urtebetetze-egunean!
Txoko honetan Doraemonen urtebetetzea ospatzeko urtero emititu diren atal bereziak aurkeztuko dizkizuet.
Zorionak, nebatxo!!
Sarrera
Doraemonen urtebetetzea irailaren 3an da. Urtero, data horren inguruan, ordubeteko atal berezi bat emititu ohi da.
2019ko dorabetetzea bi orduko saioa izan zen. Ordubeteko atal berri bat emititzeaz gain, duela bi urteko ordubeteko atala ere emititu zen.
2020-2023 arteko dorabetetzeetan, ordubeteko atal bakar bat emititu beharrean guztira ordubete osatzen duten ordu laurdeneko edota ordu erdiko hainbat atal emititu ziren. 2024tik aurrera, ordea, berriro ordubeteko atal bakarra emititzera itzuli ziren.
2021etik aurrera, dorabetetze-egunetan bi emisio egiten hasi ziren. Ordutegi arruntean “dorabetetze-aurretiko berezia” (doratan chokuzen special) izeneko emisio arrunt bat, eta bi ordu geroago ordubeteko emisio bat (benetako dorabetetze-atalak). Zerrenda honetan chokuzen-atalak ere barne hartzen ditugu.
OHARRA: “ordubeteko atala” esaten denean, denbora-tarte horren barruan iragarkiak edota ebento bereziak ere sartzen direla kontuan hartu beharra dago, eta beraz atalaren benetako luzera 35-45 minutukoa izaten dela. Honako zerrenda honetan programazio-blokearen luzera adierazten da.
(2006/09/01) – 1h
#123 – Nobita, agur! Doraemon etorkizunera itzultzen da…
のび太くん、さようなら!ドラえもん、未来に帰る… / Nobitakun, Sayounara! Doraemon, Mirai ni Kaeru…Euskaraz bikoiztuta: "Ez zaitut inoiz ahaztuko, Nobita! Banoa etorkizunera bueltan"
Nobita eta Doraemon etengabe liskarrean dabiltza. Egoera hobetu nahian, Sewashik Dorami denbora batez haiengana bidaltzen du. Dorami ordea Doraemon baino askoz arduratsuagoa eta arretatsuagoa da, eta denek goraipatzen dute. Doramiren zaintzapean Nobita zoriontsuagoa dela ikusita, Doraemonek Nobita bere esku uztea eta etorkizunera itzultzea erabakitzen du.
(2007/09/07) – 1h
#193 – Doraemon birjaioko den eguna
ドラえもんが生まれ変わる日 / Doraemon ga Umarekawaru HiEuskaraz bikoiztuta: EZ
Etorkizuneko munduan, Doraemon umezain-roboten eskolako 6. elkarretaratze-festan aspaldiko partez Pawaemonekin topatzen da, eskola-garaiko ikaslerik onenarekin. Doraemon aldiz ikaslerik txarrena zen, jaiotzerakoan gertatutako matxura baten ondorioz, eta Pawaemonek gaitzetsi egiten du. Festatik bueltan, alabaina, gizon misteriotsu batek Doraemon bahitzen du.
(2008/09/05) – 1h
#255 – Doraemonen malko urdinak
ドラえもんの青い涙 / Doraemon no Aoi NamidaEuskaraz bikoiztuta: EZ
Doraemon etorkizuneko munduko loredenda bateko katu-motako robot emakumeaz maitemindu da. Emakume honek ordea sekretu handi bat dauka: gauetan Kaitou Rose izeneko lapur misteriotsua bihurtzen da. Gau batean, poliziarengandik ihesi, berarentzat garrantzia handia daukan zintzarri bat jausi egiten zaio. Zintzarriak, halabeharrez, Doraemonen eskuetan amaitzen du.
(2009/09/11) – 1h
#314 – Doraemonen egun luzea
ドラえもんの長い一日 / Doraemon no Nagai IchinichiEuskaraz bikoiztuta: EZ
Doraemon urteroko osasun-azterketa egitera etorkizunera joan da. Aldi berean, larri zauritutako gaizkile arriskutsu bat ospitaleratu dute. Erietxean, inor begira ez dagoela, gaizkileak Doraemonekin gorputza trukatu eta Nobitarengana ihes egin du. Bien bitartean, benetako Doraemon gaizkilearen gorputzean harrapatuta dago, eta hitz egiteko mekanismoa hondatuta dauka.
(2010/09/03) – 1h
#369 – Borroka erabakigarria! Katu-motako robotak VS txakur-motako robotak
決戦!ネコ型ロボットvsイヌ型ロボット / Kessen! Nekogata Robot vs Inugata RobotEuskaraz bikoiztuta: "Robokatuak robotxakurren aurka"
Etorkizuneko munduko DG korporazioak txakur-motako robotak ekoitzi ditu. Nobita ikasle txarra izateak katu-motako robotak gauzaezak direla frogatzen duela argudiatuz, katu-motako robot guztiak txakur-motakoekin ordezkatzea agindu da. Nobitari ere Wonderful izeneko txakur-motako robota bidali diote, Doraemonen lekuan. Bitartean, katu-motakoak txatarra bihurtzeko bahituak izaten ari dira.
(2011/09/09) – 1h
#429 – Korri, Doraemon! Galaxiako grand-prixa
走れドラえもん!銀河グランプリ / Hashire Doraemon! Ginga Grand PrixEuskaraz bikoiztuta: "Azkar, Doraemon! Galaxiako sari nagusia"
Doraemon belarririk ez daukalako atsekabetuta dago. Etorkizuneko munduan ere, Depon izeneko katu-motako robot auto-lasterkari batek iseka egin dio. Bitartean, Nobita eta lagunengana galaxiako auto-lasterketa handian parte hartzeko gonbita iritsi da. Irabazleak sari gisa edozer eskatu dezake, eta Nobitak Doraemoni belarri batzuk oparitzeko asmoz parte hartuko du.
(2012/09/07) – 1h
#504 – Arigatodeathetiko ihesaldi handia
アリガトデスからの大脱走 / Arigatodeath kara no DaidassouEuskaraz bikoiztuta: "Inurri 10eko ihes handia"
Nobitak ez du ulertzen zergatik egiten dioten hainbeste errieta, eta baldineta-kabina erabiliz errieta egitea gaizki ikusita dagoen mundu bat desiatu du. Ekintza honek etorkizuneko munduan errieta legez zigortuta egotea eragin du, non Doraemon beste robot batzuekin batera atxilotua izan den. Arigatodeath izeneko espetxean atxilotuak esker ona erakustera behartuta daude.
(2013/09/13) – 1h
#577 – Gauerdiko doratanuki erraldoia
真夜中の巨大ドラたぬき / Mayonaka no Kyodai DoratanukiEuskaraz bikoiztuta: "Uda-gau bateko mapatxe handia"
Nina unibertsoko bakea babesteko ardura daukan espazio-patruilako kide gaztea da. Egun batean, istripuz, espaziontzian zeraman espazioko parasito arriskutsu batek Lurrera ihes egiten dio. Parasitoaren aztarnari jarraika Ninak Nobita ezagutuko du, eta permanzale gisa biak lagunak egingo dira. Parasitoa, ordea, dorayaki baten itxura hartuz Doraemonen gorputzean sartu da.
(2014/09/05) – 1h
#638 – Lurrazpitiko 100 milia pasatxoko estrategia handia
地底100マイルちょっとの大作戦 / Chitei Hyaku-mile Chotto no DaisakusenEuskaraz bikoiztuta: "Ehun miliako bidaia lurpetik"
Doraemonek malguki bidezko lurpekontzi bat erosi du. Bitartean, etorkizuneko munduko poliziarengandik ihesi dabilen neskato misteriotsu bat agertuko da, eta tupustean Nobita eta Doraemonekin lurpekontzian sartuko da. Neskatoak altxor baten bila dabilela eta bere atzetik dabiltzanak gaiztoak direla konbentzituko ditu, eta lur eta hartxintxar artean murgilduko dira.
(2015/09/04) – 1h
#722 – Nobita espresa eta train-hunter misteriotsua
のび太特急と謎のトレインハンター / Nobita Tokkyuu to Nazo no Train HunterEuskaraz bikoiztuta: "Nobitaren espresa eta tren-ehiztari misteriotsua"
Nobitak eta Doramik Doraemonen urtebetetzea ospatzeko ideia berezi bat eduki dute: etorkizuneko tresna baten bidez Nobitaren etxea tren bihurtzea eta lagunak bidaia batera gonbidatzea. Dorami helmugan zain dagoela besteak trenbidean zehar bidaiaz gozatzen abiatuko dira. Tamalez, trenak lapurtzen diharduen gizon misteriotsu batek Nobitaren trena bere bilduman sartu nahiko du.
(2016/09/02) – 1h
#800 – Nobita jenioaren aireontzi-jolasparkea
天才のび太の飛行船ゆうえんち / Tensai Nobita no Hikousen YuuenchiEuskaraz bikoiztuta: "Nobita jenioaren globoz gidatuko jolas-parkea"
Nobitak Doraemonen urtebetetzerako zerbait antolatu nahi du. Eskolako lanetan kontzentratu ezinik koadernoan zirriborroak egiten dabilela, istripuz, alderantzikadorea izeneko tresnarekin bere burua jenio bihurtu eta zirriborroak eraikuntza-plano bihurtu ditu. Koadernoa, ordea, Connie izeneko etorkizuneko neskato baten eskuetara iristen da, zeinak jolasparke bat eraikitzeko erabiltzen duen.
(2017/09/01) – 1h
#873 – Piramide misteriotsua!? Egiptoko abentura handia
謎のピラミッド!?エジプト大冒険 / Nazo no Pyramid!? Egipt DaiboukenEuskaraz bikoiztuta: "Piramideen misterioa: Egiptoko abentura"
Suneoren Egiptoko kontakizunek bultzatuta, Nobitak altxor bat aurkitu nahi du. Aurretiazko egunerokoa izeneko tresnarekin tirabira bat eduki ondoren, Nobita eta Doraemon antzinako Egiptora abiatzen dira eta bertan hilobi ezkutu bat aurkitzen dute. Hilobiaren altxor-gelan, ordea, Nemses izeneko faraoi gaztea konortea galduta dago. Antza denez, Walueheb maltzurrak giltzapetu du.
(2018/09/07) – 1h
#951 – Balea eta liluretako tutu-irla
クジラとまぼろしのパイプ島 / Kujira to Maboroshi no Pipe-jimaEuskaraz bikoiztuta: EZ
Nobitak, Doraemonen arrantza-putzuarekin denbora-pasa dabilela, okarina bitxi bat arrantzatu du. Okarina jotzean, honen frekuentzia altuak balea bat erakartzen du. Okarina ikertu eta duela 7000 urtekoa dela jakin bezain laster, Nobita eta lagunak, balearekin batera, honen jatorria ikertzera abiatzen dira. Han, tutuz beteriko uharte batean, Pito izeneko zientzialari gaztea ezagutuko dute.
(2019/09/06) – 2h
#1022 – Etorkizuneko labirintoa, gozoki-gaztelua
#873 – Piramide misteriotsua!? Egiptoko abentura handia (2017/09/01)
##### – Doraemonen lekualdatzea!? (Eszena motz gehigarria)
未来の迷宮おかし城 / Mirai no Labyrinth Okashi CastleEuskaraz bikoiztuta: EZ
Doraemonen urtebetetzea ospatzeko, Nobitak etorkizuneko munduan moda-modan dagoen gozoki-fabrikarako sarrera berezi bat irabazi du. Candy izeneko katu-motako robot batek Nobita eta lagunak fabrikan zehar gidatuko ditu, bertako arduradun den Macaron izeneko patissier xelebrea aurkeztuz. Alabaina, Doraemonentzako urtebetetze-tarta bereziaren zain daudela, gauza arraroak gertatzen hasiko dira.
謎のピラミッド!?エジプト大冒険〈再〉 / Nazo no Pyramid!? Egipt Daibouken <Errepikapena>Euskaraz bikoiztuta: "Piramideen misterioa: Egiptoko abentura"
Suneoren Egiptoko kontakizunek bultzatuta, Nobitak altxor bat aurkitu nahi du. Aurretiazko egunerokoa izeneko tresnarekin tirabira bat eduki ondoren, Nobita eta Doraemon antzinako Egiptora abiatzen dira eta bertan hilobi ezkutu bat aurkitzen dute. Hilobiaren altxor-gelan, ordea, Nemses izeneko faraoi gaztea konortea galduta dago. Antza denez, Walueheb maltzurrak giltzapetu du.
ドラえもんのお引越し!? / Doraemon no Ohikkoshi!?Euskaraz bikoiztuta: EZ
Doraemonek ordutegiz aldatuko dela eta hainbat berrikuntza ekarriko dituela adierazten du.
(2020/09/05) – 1h
#1082 – Ultramixerra
#1083 – Orkestra giro-suspertzailea
#1084 – Nobitaren dinosauroa
ウルトラミキサー / UltramixerEuskaraz bikoiztuta: EZ
Ultramixerra izeneko tresnak bi gauza desberdin gauza bakar batean elkartu ditzake. Nobitak eta Doraemonek ultramixerra erabiliz elkarketa xelebre ugari egingo dituzte, baita izaki biziekin ere.
ムードもりあげ楽団 / Mood Moriage GakudanEuskaraz bikoiztuta: EZ
Orkestra giro-suspertzaileak musikaren bidez entzuleei emozio biziak sorrarazten dizkie. Tresna honen bidez Nobitak bere sentimenduak inoiz baino bizitasun handiagoarekin azaleratuko ditu.
のび太の恐竜 / Nobita no KyouryuuEuskaraz bikoiztuta: EZ
Nobitak, Suneoren dinosauro-fosilak ikusi ondoren, inbidiaz, dinosauro baten fosil oso bat aurkituko duela aldarrikatu du. Doraemonek ezinezkoa dela esaten dion arren, Nobita burugogor fosilak bilatzera abiatzen da. Halako batean, Nobitak dinosauro-arrautza dirudien fosil bat aurkitzen du.
(2021/09/04) – 0.5h
#1084 – Nobitaren dinosauroa (2020/09/05)
(2021/09/04) – 1h
#1170 – Nobitaren planetak ikertzeko misioa
#1171 – Magia-trukuen erabilbidea
#1172 – Dorayakiak desagertu ziren eguna
のび太の恐竜〈再〉 / Nobita no Kyouryuu <Errepikapena>Euskaraz bikoiztuta: EZ
Nobitak, Suneoren dinosauro-fosilak ikusi ondoren, inbidiaz, dinosauro baten fosil oso bat aurkituko duela aldarrikatu du. Doraemonek ezinezkoa dela esaten dion arren, Nobita burugogor fosilak bilatzera abiatzen da. Halako batean, Nobitak dinosauro-arrautza dirudien fosil bat aurkitzen du.
のび太の惑星探査ミッション / Nobita no Wakusei Tansa MissionEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
マジックの使い道 / Magic no TsukaimichiEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
どら焼きが消えた日 / Dorayaki ga Kieta HiEuskaraz bikoiztuta: EZ
Urtebetetze-egunean dorayaki piloa jateko itxaropenarekin, Doraemonek astebete darama dorayakirik probatu gabe. Egun seinalatua iristean, Nobita eta lagunek txantxa-sorpresa bat prestatzen diote. Herrian dorayaki itxurako estralurtatarrak daude, eta dorayaki guztiak desagertu dira?
(2022/09/03) – 0.5h
#1172 – Dorayakiak desagertu ziren eguna (2021/09/04)
(2022/09/03) – 1h
#1255 – Dorayakiarren kontraerasoa!?
#1256 – Garaipenari dei egiten dioten cheerleader-eskularruak
#1257 – Bilatu! Nobi familiako arbaso baldarrontziak
どら焼きが消えた日〈再〉 / Dorayaki ga Kieta Hi <Errepikapena>Euskaraz bikoiztuta: EZ
Urtebetetze-egunean dorayaki piloa jateko itxaropenarekin, Doraemonek astebete darama dorayakirik probatu gabe. Egun seinalatua iristean, Nobita eta lagunek txantxa-sorpresa bat prestatzen diote. Herrian dorayaki itxurako estralurtatarrak daude, eta dorayaki guztiak desagertu dira?
ドラヤキ星人の逆襲!? / Dorayakiseijin no Gyakushuu!?Euskaraz bikoiztuta: EZ
Aurreko urteko dorayakiarrak mendeku gosez Lurrera bidean dira. Bitartean, Doraemonek bihar "doraren miraria" izeneko dorayaki berezi bat salgai jarriko dela jakin du. Alabaina, urtebetez Lurrean noraezean ibili den Dorapo dorayakiar gaztea ezustean Nobitaren etxean agertuko da.
勝利を呼ぶチアリーダー手ぶくろ / Shouri wo Yobu Cheerleader TebukuroEuskaraz bikoiztuta: EZ
Nobita ohtello-jokoan Suneori irabazten zioan, baina ingurukoak Suneo animatzen hasi eta Nobitak galdu egin du. Ez da bidezkoa, Nobitak ere ingurukoen animoak nahi ditu!
さがせ!野比家のへっぽこご先祖さま / Sagase! Nobike no Heppoko GosenzosamaEuskaraz bikoiztuta: EZ
Sewashik mundu guztiak daukan joko berria nahi du, baina zoritxarrez ez dauka dirurik. Bere familia hain pobrea zergatik den aztertzeko, Doraemonekin batera arbasoak bisitatzera abiatuko da.
(2023/09/02) – 0.5h
#254 – Doraemoni atseden-egun bat!! (2021/09/04)
#1331 – Eskulanak egiazko bihurtu
(2023/09/02) – 1h
#1332 – Mamuen gaztelura etxealdaketa
#1333 – Egin banezake bai ongi! Ametsezko armairu-birmoldaketa handia
ドラえもんに休日を!!〈再〉 / Doraemon ni Kyuujitsu wo!! <Errepikapena>Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
手作り工作をほんものに / Tezukuri Kousaku wo Honmono niEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
ゆうれい城へ引っこし / Yuureijou e HikkoshiEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
[...]
[...]
できたらいいな!夢の押し入れ大改造 / Dekitara Ii na! Yume no Oshiire DaikaizouEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
[...]
(2024/09/07) – 0.5h
#1333 – Egin banezake bai ongi! Ametsezko armairu-birmoldaketa handia (2023/09/02)
#1405 – Hastapenaren istorioa
(2024/09/07) – 1h
#1406 – Nobita eta Greziako tarta-kondaira
できたらいいな!夢の押し入れ大改造〈再〉 / Dekitara Ii na! Yume no Oshiire Daikaizou <Errepikapena>Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
[...]
はじまりの話 / Hajimari no HanashiEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
のび太とギリシャのケーキ伝説 / Nobita to Girisha no Cake DensetsuEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
[...]
[...]
[...]
<ERAIKITZEN>
~by Mirai (egoninobi)