One Piece: euskarapen-proiektua

Aupa lagunok! Ni Luffy naiz, eta zuen laguntza behar dut.

Usoppek esan dit gure abenturak ez daudela guztiz euskaratuta, eta horrek tristatu egin nau. Euskaldunak ere gurekin batera itsasoratzea nahi nuke, zazpi itsasoetan zehar altxorraren bila joateko. Beraz, nakama guztien izenean, One Piece euskaratzen laguntzeko eskatu nahi dizuegu.

Namik esan dit zuetako batzuk jadanik jo-ta-ke zabiltzatela euskarapenak egiten. Hori benetan eskertzekoa da. Noizbait One Piece osoa euskaraz egongo da zuei esker!

Hona hemen gaur egungo egoera, pasarteetan banatuta:

01-ARC = 01-61 (61 atal) EAST BLUE -> 61/61 (bikoiztuta)

02-ARC = 62-77 (16 atal) GRAND LINE -> 16/16 (bikoiztuta)

03-ARC = 78-91 (14 atal) DRUM -> 14/14 (bikoiztuta)

04-ARC = 92-135 (44 atal) ALABASTA -> 44/44 (bikoiztuta)

05-ARC = 136-152 (17 atal) JAYA -> 17/17 (bikoiztuta)

06-ARC = 153-206 (54 atal) SKYPIEA -> 26/54 (lehen 4ak bikoiztuta)

07-ARC = 207-228 (22 atal) FOXY -> 0/22

08-ARC = 229-263 (35 atal) WATER SEVEN -> 0/35

09-ARC = 264-325 (62 atal) ENIES LOBBY -> 0/62

10-ARC = 326-384 (59 atal) THRILLER BARK -> 1/59

11-ARC = 385-408 (23 atal) SABAODY -> 0/23

12-ARC = 408-421 (14 atal) AMAZON LILY -> 0/14

13-ARC = 422-456 (35 atal) IMPEL DOWN -> 0/35

14-ARC = 457-489 (33 atal) MARINEFORD -> 27/33

15-ARC = 490-516 (27 atal) GERRAOSTEA -> 0/27

16-ARC = 517-578 (62 atal) GIZARRAINAK -> 0/62

17-ARC = 579-628 (50 atal) PUNK HAZARD -> 0/50

18-ARC = 629-750 (122 atal) DRESSROSA -> 6/122

19-ARC = 751-782 (32 atal) ZOU -> 0/32

20-ARC = 783-877 (95 atal) WHOLE CAKE -> 12/95

21-ARC = 878-890 (13 atal) LEVELY -> 0/13

22-ARC = 891-??? (?? atal) WANO -> emisioan eta euskaratzen!!


Estatistikak

Estatistika hauetan WANO pasartea EZ dago sartuta, astero kontagailuari +1 egin behar ez izateko. Beraz, hauek 890. atalerainoko estatistikak dira.

  • Bikoiztutako atal-kopurua = 156
  • Azpititulatutako atal-kopurua = 68
  • Guztira euskaratutako atal-kopurua = 224
  • Euskaratu gabeko atal-kopurua = 676

3 Comments

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*