The☆Doraemons – Okashina Okashi na Okashinana? (Short Films #12)

DESKARGATU: Doraemon Short Films #12 | Film-zerrenda

Aste honetan ere! Doraemonen beste film labur bat: “Gu☆doraemonak: Gozoki bitxidun Gozokinana?”

Film hau 1999an estreinatu zen zinemetan, Doraemonen “Nobita no Uchuu Hyouryuuki” filmarekin batera.

Oraingoan protagonista nagusiak Wang Dora eta El Matadora izango dira! Honey printzesari irribarre eginarazteko gozoki-lehiaketan parte hartuko dute.

Itzulpen-ohar batzuk:

  • Izenburua “gozoki” (okashi) eta “bitxi/arraro” (okashii edo okashina) hitzen hitz-joko bat da.
  • 05:13 – “Sato erregea” (sato kokuou)
    “Azukre” (satou) hitzetik dator.
  • 05:14 – “Shuga erregina” (shuga ouhi)
    “Sugar” (shugaa) hitzetik dator, azukrea ingelesez.
  • 07:00 – Hiru parte-hartzaile horiek Nijuuichiemon, Monger eta Gonsuke dira, Fujiko F. Fujio maisuaren “21emon” seriekoak. Gonsuke robota askotan agertu da Doraemonen.

Hurren arte~!

About egoninobi 44 Articles
Japoniera ikasten nabil, eta fan-itzulpenak egiten ditut. Astero One Piece (Wano) eta noizbehinka Doraemon euskaratzen dut, besteak beste. Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*