![Doraemon Short Films - 10 - The☆Doraemons - Mushimushi Pyonpyon Daisakusen!_001_23141](https://euskomanga.com/wp-content/uploads/2019/10/Doraemon-Short-Films-10-The☆Doraemons-Mushimushi-Pyonpyon-Daisakusen_001_23141-678x381.png)
DESKARGATU: Doraemon Short Films #10 | Film-zerrenda
Aupa doraemonzaleok! Aste honetan ere film labur bat dakarkizuet: “Gu☆doraemonak: Intsek-intsek jauzi-jauzi operazio handia!”
Film hau 1998an estreinatu zen zinemetan, Doraemonen “Nobita no Nankai Daibouken” filmarekin batera. Urte honetatik aurrera widescreen (16:9 aspektu-ratioa, 4:3ren ordez) erabiltzen hasi ziren Doraemonen film (labur eta luze) guztietan.
Film honek robot-eskolako doraemon guztien abentura berri bat kontatuko digu. Gure lagunek gradazio-azterketa egin beharko dute Intsekintseklandian! Eta oraingoan Doranikovek edukiko du paper nagusia jokatzeko ohorea.
Hurren arte~!
Leave a Reply