The☆Doraemons – Dokidoki Kikansha Daibakusou! (Short Films #14)

DESKARGATU: Doraemon Short Films #14 | Film-zerrenda

Dorabentura gehiago! Gaurkoan: “Gu☆doraemonak: Taupa-taupa lokomotora-zalaparta handia!”

Film hau 2000an estreinatu zen zinemetan, Doraemonen “Nobita no Taiyouou densetsu” filmarekin batera.

Teraodai zuzendariak misio berri bat eman die doraemonei: energia-kapsula bat powerguneraino garraiatzea lokomotora batean. Baina bidean, Achimov doktoreak eraso egingo die.

Itzulpen-ohar batzuk:

  • Dorapin lapurzintzoaren filman bezala, Achimov doktoreak esaldi gehienen amaieran “ezda?” (ssho) koletilla gehitzen du, “ezta” (desshou) hitzaren forma kolokial bat. Era berean, Doramedek beti bezala “bada” (dea~ru) esaten du esaldien amaieran.
  • 06:54 – “Larrialdietako indar astakiloa” (kajiba no bakajikara)
    Egoera larrietan izugarrizko indarra ateratzen dugula esan nahi du, eta egoera normalean inoiz egin ezingo genituzkeen gauzak egin ditzakegula (adibidez, harri handi bat altxatu behean dagoen norbait salbatzeko). Wang Dorak “kajiba“ren ordez kasu honetan “mizuba” izan dela esaten du. Esaera honetan “kajiba” hitzak edozein larrialdi esan nahi du, baina literalki “sute” da, eta “mizuba” literalki “ur-leku” da.

Hurren arte~!

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*