Super Dragon Ball Heroes #20 + Ankoku Makai

DESKARGATU: Ankoku Makai PV + Super Dragon Ball Heroes #20 | Atal-zerrenda

Aupa! Sentitzen dut azken egunotan webgunea erorita egon izana, batzuetan halako gauzak gertatzen dira.

ADI! 20. atal honek “iluntasun-infernu” (Ankoku Makai) pasartearen amaiera bakarrik adaptatzen du. Bai, ongi irakurri duzue, amaiera bakarrik. Arcadea jokatu edota manga irakurri ez baduzue, ez duzue piperrik ulertuko. Baina lasai, Bandai oso jatorra izan da eta 3 minutuko PV-bideo bat eman digu istorioaren nondik norakoak jakin ditzagun. Horregatik, 20. atal hau ikusi aurretik, ikus ezazue “Ankoku Makai PV” bideoa.

A bai, eta martxoaren 5ean denboraldi berria, Big Bang Mission hasiko da!

Besterik gabe, gozatu atala(k)!

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*