SDBH: Big Bang Mission #10 + Zuzenketak

DESKARGATU: SDBH – Big Bang Mission #10 | Atal-zerrenda

Hilabete berri on, heroiak!

Aspaldiko partez atal berri bat dakarkizuet. Gainera, hainbat inkonsistentzia direla eta, terminologian aldaketa batzuk egin ditut.

Hasteko, Dragoi Bolaren munduan “majin” hitzak, kanjiaren arabera, bi gauza desberdinei egiten die erreferentzia:

  • 魔人 (majin) = “deabru-pertsona” (Majin Boo)
  • 魔神 (majin) = “deabru-jainkoa” (Majin Towa, Majin Domigra, Majin Salsa…)

Orain arte bi kasuak “majin” moduan itzuli ditut, baina bi gauzek elkarrekin zerikusirik ez daukatela ikusita, bigarrena (魔神) “majainko” bezala itzultzea erabaki dut. Beraz, hemendik aurrera majinak eta majainkoak desberdinduko ditugu: Majin Boo, Majainko Towa, Majainko Domigra, Majainko Salsa…

Bestalde, 地獄 (jigoku) eta 魔界 (makai) hitzek “infernua” esan nahi dute, baina kontestu desberdina daukate. Dragoi Bolaren munduan bi leku desberdin direnez, ongi desberdindu beharra dago:

  • 地獄 (jigoku) = literalki “lur-espetxea” edo “lurreko espetxea” (hildako gaiztoak dauden lekua, Ubebikoitz doktorearen aurka borrokatzen diren lekua)
  • 魔界 (makai) = literalki “deabru-mundua” edo “izpiritu gaiztoen mundua” (Mechikabra, Domigra eta haien kideak bizi diren mundua)

Orain arte biak “infernu” moduan itzultzen egon naiz, baina aurrerantzean 魔界 (makai) “makaimundu” deitzea erabaki dut. Beraz, alde batetik “infernua” eta beste aldetik “makaimundua” edukiko dugu.

Azkenik, 暗黒 (ankoku) hitza “iluntasuna” da, eta sustantibo bat da. Baina hitz elkartu konplikatuegiak ateratzen ari dira eta adjektibo moduan erabiltzea irakurterrazagoa dela konturatu naiz, beraz aurrerantzean “ilun” bezala itzuliko dut. Hori dela eta, aldaketa hauek ere egin ditut:

  • iluntasun-infernua -> makaimundu iluna
  • Iluntasun-Shenron -> Shenron iluna
  • iluntasun-dragoi-bolak -> dragoi-bola ilunak
  • iluntasun-erregea -> errege iluna
  • iluntasun-faktorea -> faktore iluna

Aipaturiko aldaketa guztiak atal zaharretan ere aplikatu ditut. Universe Missioneko 18. ataletik aurrerako ia atal guztiak zuzendu eta berriro igo ditut. Atal zerrendan aurkituko dituzue.

Mila esker nire txapuzatxoak ikusteagatik! Laster arte!

About Mirai (egoninobi) 153 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*