Pocket Monsters: Mewtwo no Gyakushuu Evolution (Filma)

DESKARGATU: Pocket Monsters (2019): Mewtwo no Gyakushuu Evolution

Hemen duzue Pokemonen filmik berriena: “Mewtworen kontraerasoa evolution”! Honekin dagoeneko hiru urte jarraian Pokemonen filmak azpititulatzen!

Film hau 1998an egindako Pokemonen lehenengo filmaren remakea da, CGI teknologia erabilita.

Zientzialariek munduko pokemonik indartsuena sortu nahi izan zuten, Mew pokemonean oinarrituta. Pokemon berriari Mewtwo deitu zioten. Baina gizakien harrotasuna ikusita, Mewtwok haien aurka mendekua hartzea erabaki du. Satoshi eta lagunak Mewtworen planetan nahastuta suertatuko dira.

Aurreko filmetan bezala, honek ere euskarazko + japonierazko azpitituluak dakartza.

2020rako “Pocket Monsters: Coco” filma iragarri dute. Hori ere euskaratzeko asmoa daukat, zaudete ziur.

Hurren arte, miau~!

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*