One Piece: euskarapen-proiektua

Aupa lagunok! Ni Luffy naiz, eta zuen laguntza behar dut.

Usoppek esan dit gure abenturak ez daudela guztiz euskaratuta, eta horrek tristatu egin nau. Euskaldunak ere gurekin batera itsasoratzea nahi nuke, zazpi itsasoetan zehar altxorraren bila joateko. Beraz, nakama guztien izenean, One Piece euskaratzen laguntzeko eskatu nahi dizuegu.

Namik esan dit zuetako batzuk jadanik jo-ta-ke zabiltzatela euskarapenak egiten. Hori benetan eskertzekoa da. Noizbait One Piece osoa euskaraz egongo da zuei esker!

Hona hemen gaur egungo egoera, pasarteetan banatuta:

01-ARC = 01-61 (61 atal) EAST BLUE -> 61/61 (bikoiztuta)

02-ARC = 62-77 (16 atal) GRAND LINE -> 16/16 (bikoiztuta)

03-ARC = 78-91 (14 atal) DRUM -> 14/14 (bikoiztuta)

04-ARC = 92-135 (44 atal) ALABASTA -> 44/44 (bikoiztuta)

05-ARC = 136-152 (17 atal) JAYA -> 17/17 (bikoiztuta)

06-ARC = 153-206 (54 atal) SKYPIEA -> 26/54 (lehen 4ak bikoiztuta)

07-ARC = 207-228 (22 atal) FOXY -> 0/22

08-ARC = 229-263 (35 atal) WATER SEVEN -> 0/35

09-ARC = 264-325 (62 atal) ENIES LOBBY -> 0/62

10-ARC = 326-384 (59 atal) THRILLER BARK -> 1/59

11-ARC = 385-408 (23 atal) SABAODY -> 0/23

12-ARC = 408-421 (14 atal) AMAZON LILY -> 0/14

13-ARC = 422-456 (35 atal) IMPEL DOWN -> 0/35

14-ARC = 457-489 (33 atal) MARINEFORD -> 27/33

15-ARC = 490-516 (27 atal) GERRAOSTEA -> 0/27

16-ARC = 517-578 (62 atal) GIZARRAINAK -> 0/62

17-ARC = 579-628 (50 atal) PUNK HAZARD -> 0/50

18-ARC = 629-750 (122 atal) DRESSROSA -> 8/122

19-ARC = 751-782 (32 atal) ZOU -> 0/32

20-ARC = 783-877 (95 atal) WHOLE CAKE -> 12/95

21-ARC = 878-890 (13 atal) LEVELY -> 0/13

22-ARC = 891-??? (?? atal) WANO -> emisioan eta euskaratzen!!


Estatistikak

Estatistika hauetan WANO pasartea EZ dago sartuta, astero kontagailuari +1 egin behar ez izateko. Beraz, hauek 890. atalerainoko estatistikak dira.

  • Bikoiztutako atal-kopurua = 156
  • Azpititulatutako atal-kopurua = 70
  • Guztira euskaratutako atal-kopurua = 226
  • Euskaratu gabeko atal-kopurua = 676

5 Comments

  1. Kaixo, dagoeneko beterano xamarra anime eta manga munduan, betidanik gazteleraz kontsumitu izan dut eta zuen orriaren berri izateak poztu ninduen, zorionak eginiko lan guztiagatik.

    Kuriositate hutsagatik, ez dakit ONE PACE proiektuaren berri izan duzuten? Agian interesatu ahal zaizue.

    • Aupa, Arkaitz! Mila esker zure hitzengatik!!
      Barkatu horren berandu erantzutea, ez dut mezua lehenago ikusi.

      ONE PACE proiektua nik bai ezagutzen dut, baina egia esan ideiak ez nau asko konbentzitzen. Pertsonalki nahiago dut bide luzea (filler eta guzti) bide motza baino 😛

Leave a Reply to Arkaitz Cancel reply

Your email address will not be published.


*