One Piece #948

DESKARGATU: One Piece #948| Atal-zerrenda

Urtea ongi amaitzeko… beste atal bat!

Atal guztiak oso onak iruditzen ari zaizkit, baina hau bereziki asko gustatu zait. Kawamatsuren sarrera bikaina izan da!

Kiku ere itzel egon da. Mila esker hain pertsonaia bikaina idazteagatik, Oda maisua!!

Jarraian, itzulpen-ohar batzuk:

  • 09:08 – “Hakkeyoi” eta “Nokotta
    Sumo-borroka bati hasiera emateko erabiltzen diren hitzak.
  • 09:15 – “Yagura-dorre ryuoa” (yagura ryuuou)
    Yagura” dorrearentzako hitz japoniarra da: https://eu.wikipedia.org/wiki/Yagura
  • 09:57 – “Menam ibaia” (menamugawa)
    10:06 – “Suntsipenezko agur ohoragarriaren ibaia” (menamugawa)
    “Menam ibaia” Tailandian benetan existitzen den ibai baten izena da. Soinu bera duten kanjiak erabiliz (滅南無川), “suntsipenezko agur ohoragarriaren ibaia” bihurtzen da.
  • 13:52 – “Kikunojo Elurriraunkor” (zansetsu no kikunojou)
    Zansetsu” neguan egindako elurra udaberrian oraindik urtu gabe egotea da. Kasu honetan pertsonaia baten goitizena denez, “Elurriraunkor” (elur iraunkor) moduan euskaratu dut.
  • 21:39 – “Yorikiri-bultzada” (yorikiri)
    Sumoko mugimendu bat. Aurkaria sumo-zelaitik kanpora botatzeko egiten den bultzada bat. Literalki “hurbilketa-mozketa” izango litzateke.

Tira ba, datorren urtea arte!

About Mirai (egoninobi) 146 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Dragoi Bola, One Piece, Digimon, Doraemon eta Crayon Shinchan euskaratzen aritzen naiz, ahal dudan erritmoan. Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*