One Piece #915

DESKARGATU: One Piece #915 | Atal-zerrenda

Eguberri on denoi!

Hemen duzue gaurko atala! Aurtengo azken atala! Datorren asteburuan atsedena egongo da.

Urte erdi igaro da (25 atal!) Wano euskaratzen hasi nintzenetik. Mila esker nire azpitituluak ikusten dituzuen guztioi. Saga hau nik bezain beste disfrutatzen arituko zaretela espero dut.

Datorren urterako asmoei dagokionez, One Piecerekin jarraitzeaz gain, “printzipioz” hainbat film-estreinaldi euskaratzeko asmoa daukat: One Piece Stampede, Mewtwo no Gyakushuu Evolution, Nobita no Shin Kyouryuu, Majominarai wo Sagashite eta Stand by Me Doraemon 2 (azken hau euskal bikoizketa txukunik egiten ez bada).

Hau izan da nire aurtengo azken releasea. Gozatu eguberriak! 😉

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*