One Piece #891

DESKARGATU: One Piece #891 | Atal-zerrenda

Aupa! Wano ofizialki datorren astean hasiko da, baina istorio aldetik atal hau garrantzitsua iruditu zaidanez euskaratzea erabaki dut.

Hurrengo atalean marrazki estilo berria eta opening berria izango ditugu. Irrika bizian nago! Zuek ez?

Bukatzeko, itzulpen-ohar batzuk:

  • 03:33 – “Makalhoshi” (Yowahoshi)
    “yowai” (ahul/makal) eta “Shirahoshi” elkartuta.
  • 05:30 – “Choneba” (Choniki)
    “Chopper” eta “aniki” (anaia/neba) elkartuta.
  • 07:35 – “birdaimyo” (daidaimyou)
    “daimyo” baten gurasoa. Hortik “birdaimyo”, “birraitona/birramona” bezala.
  • 08:30 – “Ehunpizti” (hyakujuu)
    “ehun” (hyaku) eta “piztia” (juu) elkarturik. “hyakujuu” hitzak “hainbat animalia / askotariko animaliak” esan nahi du, nahiz eta “ehun” kanjiaz idatzi ez du literalki ehun direla esan nahi, hala ere “Ehunpizti” deitzea erabaki dut.
  • 18:45 – “Karpagarria!” (sukoi)
    “sugoi” (harrigarria/izugarria) eta “koi” (karpa) elkartuta.

Hurren arte, piratok!

About Mirai (egoninobi) 103 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Astero One Piece eta Digimon euskaratzen ditut, eta noizbehinka Doraemonen atal/filmak ere bai. Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*