Made in Abyss [13/13]

>Fitxa teknikoa<
Izena: Made in Abyss / Amildegian Sortua / メイドインアビス
Autorea: TSUKUSHI Akihito
Jatorrizko materiala: Webmanga
Produkzioa: Kinema Citrus (2017)
Atal kopurua: 13 atal x 25 min.

>Proiektua<
Arduraduna: Martxin
Egoera: Amaituta
Bideoa: 1080p
Audioa: Japoniera
Azpitituluak: Euskara (Soft)
Tamaina: 2.5GB atal bakoitzeko

>Sinopsia<
Riko neskato gaztea amildegi erraldoian behera abiatuko da bere lagun robotarekin batera eta arriskuz beteriko bidaia batean murgilduko da.

>Deskargak<
#01 – Amildegian sortua
#02 – Berpizkundearen jaialdia
#03 – Irteera
#04 – Amildegiko sarrera
#05 – Errauskailua
#06 – Behatokiko kanpamendua
#07 – Subirano mugiezina
#08 – Bizirauteko entrenamendua
#09 – Faila handia
#10 – Madarikazioa eta pozoia
#11 – Nanatxi
#12 – Amildegiko benetako izaera
#13 – Desafiatzaileak

(MEGA bidez hardsub moduan)

12 Comments

  1. Nahi izatekotan, azkeneko atalaren bideoa ematekotan (eta gaztelaniaz dagoen srt bat ematekotan hobe) azkenekoa egin dezaket. (pena da bakarrik azkena falta izatea)

  2. Aupa, Josu!
    Badakit lana amaitu gabe utzi dudala, baina ez ahaztuta. Doctor Stonerekin hasi nintzen berriz ohitura hartzeko, eta zoritxarrez, Made In Abyss alde batera utzi nuen. Datorren astebururako azken atala euskaratzen ahaleginduko naiz.

    Bide batez, zer esan nahi duzu “str” horrekin?

    • Primeran!
      srt azpititulu formato oso ohiko bat da ezdakitzer.srt azpitituluak bakarrik deskargatzekotan gehienetan formato horretan datoz. Askotan egiten dudana zera da: Gaztelaniaz dagoen azpitituluen .srt a deskargatu eta euskaratu. Japonierazko film bat itzuli behar badut hori egiten dut.

  3. Aupa, Josu!
    Guk gure azpitituluetarako .ass formatua erabiltzen dugu Aegisub programaren bidez, ez dakit zuk zer programa erabiltzen duzun, baina jakin nahiko nuke!

    • Nik subtitle edit. Oso ongi dabil sinkronizatzeko eta abar.
      Nahiko sinplea da eta ongi dator azpitituluak normal (kolore eta letra estandarrarekin) egiteko.
      Begirada bat bota diot Aegisub-i eta aukera gehiago ditu. Beharbada letra mota horiek, kokapena eta abar erabiltzeagatik .srt normal bat ez da aski.

      • Aegisub ere oso sinplea da eta HUDa subtitle editen antzekoa da, beraz, ez zara asko galduko. Zuk esan duzunagatik esaten dizut, letra mota, kolorea, kokapena… Jarri nahi izanez gero, subtitle edit ez da nahikoa. Ez dut zure lana gutxietsi nahi, ezta pentsatu ere, aholku bezala diotsut.

  4. Bai bai, lasai, probatu beharko dut. Dena dela, nik itzuli ditudanak film arruntak dira eta beraz ez ditut kolorerik ez ezer berezirik erabili behar.

    Beste gauza bat. Suposatzen dut ez dela arazorik egongo telesaila Euskal Encodings-en Online jartzen badut ez? Hori egitea pentsatzen bainuen. (Kapituluak zerbait konprimatzen)

    • Ez, inongo arazorik ez! Hare gehiago, Euskal Encodingsen badaude EuskoMangan argitaratu diren animeen fitxak, One Piece eta Tengen Toppa Gurren Lagann bezala.

      • Ia egunero hitz egiten dugu Egonik eta biok! Euskal-Encodings eta Euskomangaren artean lotura estua dago!

        srt fitxategiek ez dute formaturik izaten. Behin, letra mota edo estilo bat aplikatuz gero, ass formatuak gorde behar da bai ala bai.

    • Milesker Josu, baina arazo txiki bat dago.
      Egin ditudan atalak birpasatu nahiko nituzke, ziur nago akatsez josita daudela. Zuretzako arazo handia ez bada, atalak zuzendu ondoren berriz igo ditzakezu?

      Evangelionekin topera zaudela ikusi dut. Segi horrela!

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*