EuskoManga webgune berria: erraza, erabilgarria eta eraginkorra

Bost urte dira jada EuskoManga sortu zenetik, eta lau euskomanga.com webgunea martxan jarri zenetik. Gure lehenengo gune birtuala blogspot bat izan zen. Geroago zerbitzu hobea lortzeko eta komunitate bat egiteko asmoarekin euskomanga.com domeinua lortu genuen.

Aldaketa honekin batera zerbitzu mordoa ekarri genituen EuskoMangara: manga irakurle bat, TB online nahiera, komunitate bat garatzeko foro bat, 24/7 musika jartzen genuen irrati bat (bi zuzeneko ere egin genituen Egonik eta biok XD), torrent trackerra bi seederrekin batera, IRC zerbitzari bat eta Lainoa izeneko cloud zerbitzua bat.

Horrek guztiak gure zaletasunen inguruan komunitate bat sortzeko pizgarria izateko helburua zeukan, baina komunitate hori ez zen inoiz izatera iritsi, eta iritsi bazen tantaka izan zen. Hori dela eta, berregituraketa bat egin behar izan genuen, zerbitzuak erabilgarriak ziren arren ez zituelako inork erabiltzen.

Konfigurazio berrian, newsak, foroa, irakurlea eta trackerra utzi genituen, eta horrela mantendu gara orain arte. Hala ere foroa ez zuen ia inork erabiltzen, webgunearen itxura zaharkituta zegoen eta ez zen batere eraginkorra. Gainera, spam-boten aurkako iragazkiak ere zaharkiturik zeudenez, mezuak eta botak eskuz ezabatu behar ziren.

Webgune berri hau honako premisetan oinarrituta garatu da: erraza, erabilgarria eta eraginkorra izatea. Horregatik gauza gehienak automatizatu egin dira, webgune zaharrean ez bezala, non denbora mordoa galtzen zen dena eskuz eginez. Aldi berean, webgunea bisualki erakargarriagoa eta intuitiboa da. Ez da beharrezkoa erregistratuta egotea parte hartzeko (iruzkinak jar daitezke erregistratu barik), baina bai zerbait argitaratzeko. Bestalde, gaur egun foro-komunitateak ez direla erabiltzen eta zaharkituta geratu dira kontuan hartu dugu. Gaur egungo jende-komunitateak sare sozialetan daude. Hori dela eta, foroa ezabatu dugu eta telegram-txata estreinatu dugu.

Hau guztia ezinezkoa litzateke Egoni, Markel, Martxin, Sogeking, Arsenicum eta beste askoren lanagatik izan ez balitz. Eskerrik asko zuen lan apartagatik!!

2 Comments

Leave a Reply to Mirai (egoninobi) Cancel reply

Your email address will not be published.


*