Doraemon #1064

DESKARGATU: Doraemon #1064 | Atal-zerrenda

Doraemonen beste atal bat! Atal hau pasadan astean emititu zuten. Berri-berria da, beraz!

Zure oroitzapenek zenbateko balioa daukate? Diruaren truke aldatuko zenituzke? Atal honek hausnarketa eragingo dizu.

Nobitaren oroitzapenen zerrendan, aurreko ataletan gertatu diren gauza asko agertzen dira. Halako erreferentziak pilo bat gustatzen zaizkit.

Eta bide batez, 10:15 minutuan animatzaileei Doraemonen buruan takekopteroa marraztea ahaztu zaie (soinua entzuten da) XD

Gozatu atala!

About Mirai (egoninobi) 131 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Astero One Piece eta Digimon euskaratzen ditut, eta noizbehinka Doraemonen atal/filmak ere bai. Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

3 Comments

  1. Atal oso interesgarria!!

    Ez dakit zergatik baina motza geratu zait, istorioari zerbait falta zitzaiola iruditu zait. Gainera oroitzapenak gordetzeko tresna horrekin film baterako emango zuela iruditzen zait. Hau pentsatzen duen bakarra naiz?

    Beti bezela, mila esker Mirai, kalitatezko itzulpenak igotzeagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*