Digimon Adventure: #01

DESKARGATU: Digimon Adventure: #01 | Atal-zerrenda

Zer da hau? Ez zenuten espero, ezta? Ba bai, Digimonen serie berria euskaratzea erabaki dut.

Lehenik eta behin zerbait aitortu behar dizuet. Hau izan da nire bizitza osoan Digimon ikusi dudan lehen aldia. Ikusteko gogoa aspalditik neukan, baina inoiz ez dut ikusi (eta ez esan infantziarik ez dudala eduki, ETBn garai hartan beste gauza onak zeuden). Lehen atal hau ikusita, Rockman (MegaMan) eta Legendz arteko nahasketa bat dirudi. Eta hori oso gauza ona da! Egia esan, estilo honetako animeak asko gustatzen zaizkit.

Eta One Piece zer? Lasai, bihar edo etzi edukiko duzue zuen asteroko pirata-dosia. Astero One Piece + Digimon egiteko asmoa daukat, ea erritmoa mantendu dezakedan.

Ea gustatzen zaizuen!

Btw, gaur (apirilak 5) nire urtebetetzea da! Zorionak neuri! <3

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

2 Comments

  1. Eskerrik asko serie hau igotzeagatik, ikusteko irrikaz nago!

    Nik txikitan Digimon Adventure eta Digimon Tamers ikusi izan nuen telebista espainolean, eta asko gustatzen zitzaidan garai hartan, Pokemon baino gehiago! Azkeneko hau altuan esan izanagatik nire bizitzan lagun bat baino gehiago galdu izan dudanaren susmoa daukat… baina iritziak iritzi dira!

    Guzti honekin, urte askotarako Mirai-san!!!

Leave a Reply to hoboshinda Cancel reply

Your email address will not be published.


*