Crayon Shinchan #SP5a

DESKARGATU: Crayon Shinchan #SP5a | Atal-zerrenda

Atal hau oso motza da, baina zalantzarik gabe gogoangarrienetako bat: “Amarekiko promes-klausulak” (1993)!

Atal honetan Shinnosukek abesti bat egingo du amak jarri dizkion arauekin! Norbaitek gogoan al du abesti honen euskarazko bikoizketa? Nik bai XD “Goizero argitzen du eguzkiak, izpi batek esnatzen ditu umeak~” Lastima ez dagoela inon eskuragarri ordea. Tira ba, gozatu jatorrizko bertsioa, oso ona baita!

Izatez atal hau pasadan astean igotzeko asmoa neukan, eta atal gehiago ere euskaratzekotan nengoen. Baina une hauetan denboraz oso larri nabil, eta ez daukat itzulpenak egiteko astirik. Ziur asko hilabete bukaera arte egongo naiz lanpetuta, beraz bitarte horretan One Piece eta Digimon Adventure emisiora ez bueltatzea espero dut, ez baitut batere astirik izango.

Berriro denbora daukadanean Crayon Shinchan gehiago euskaratuko dudala zin egiten dizuet. Ordurarte, ongi izan!

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*