Crayon Shinchan: Nire aitatxo munduko onena da

DESKARGATU: Crayon Shinchan – Ora no Touchan wa Sekai Ichi SP | Atal-zerrenda

Pasadan hilabetean, Fujiwara Keiji, Nohara Hiroshiri urte luzez ahotsa jarri diona, zendu egin zen. Bere omenez, duela pare bat aste atal berezi hau emititu zuten, eta euskaratzea pentsatu dut.

Atal honen barruan hiru istorio daude: “Aitatxoren lantokira noa” (1993), “Aitatxorentzat igandeak ere gogorrak dira” (2000) eta “Ni sushi-saltzailea naiz” (2007).

Crayon Shinchan erreferentzia eta hitz-jokoz betetik egoten da beti, eta atal hau ez da salbuespena. Erronka handia izan da hau euskaratzea, eta zailtasun asko aurkitu ditut, baina oso gustora geratu naiz emaitzarekin.

Barrez lehertu naiz atalaren zati askotan. Zuek ere asko disfrutatzea espero dut! 😀

Bukatzeko, hona hemen itzulpen-oharrak:

  • 08:36 – “Lau urte igarotzean, elkar gaitezen berriro~ Promes sendoa ez da ametsa~ Aizu, hau ez da ametsa~”
    Tokyo Gorin Ondo” (Tokyoko olinpiadetako dantza herrikoia) abestiko letra, baina “yoisho” (aupa/gora!) esan beharrean “choito” (aizu!) esaten du.
  • 10:38 – “Mila bederatziehun eta hirurogeita hamargarren urtetik goraintziak~”
    Sekai no Kuni kara Konnichiwa” (Munduko herrialdeetatik goraintziak) abestiko letra.
  • 12:31 – “Edoko usain iraunkorra makal-makal urtu~ Eta usain ona duten bihotzetan loratzen da~”
    Dai Tokyo Ondo” (Tokyo handiko dantza herrikoia) abestiko letra, baina “kayou kokoro ni” (joan-etorrian dabiltzan bihotzetan) esan beharrean “kaoru kokoro ni” (usain ona duten bihotzetan) esaten du.
  • 14:28 – “Zure agin-bularretara!” (bu-rajaa)
    Ingelesezko “bra” eta “roger” hitzen arteko konbinazioa. Shinnosukeren esaldi tipikoa.
  • 18:26 – “Itzul-iztarte naiz!” (omata)
    Norbait zain eduki duzunean “omatase” esaten da. Shinnosukek ordea, “omata” esaten du. “omata” (edo “mata“) iztarteak dira.
  • 18:34 – “Eskuak garbitu gabe gauzak heltzen aritzea…”
    + “Eskuak garbitu ondoren heltzen badiot, […]”
    nigiru” aditzak eskuekin zerbait gogor heltzea esan nahi du, baina “sushia prestatu” esateko ere erabiltzen da. Hiroshi sushia prestatzeari buruz ari da. Shinnosuke ordea, pixa egiterakoan erdiko hanka eusteari buruz ari da.
  • 19:14 – “saltsa morea” (murasaki)
    Japonieraz soja-saltsari “murasaki” ere deitzen zaio. “murasaki” literalki “more” kolorea da. Shinnosukek ordea, saltsari beste kolore baten izenez deitu dio.
  • 20:01 – “sushi birakaria duten lekua” (kaitenzushi)
    Mota honetako jatetxeetan, sushia, zinta garraiatzaile baten bidez, bezeroen aurretik pasatuz joaten da. (Wikipedia)
  • 20:35 – “”Neu naiz, ore” dioen iruzurra” (oreore sagi)
    + “Nik “ora” esan ohi dudanez, “ore” esatea alferrik duzu!”
    Adinekoei telefono bidez deitu eta “neu naiz” (oreore) esanez familiako kidea zarela pentsaraztea, dirua eskatzeko. “ore” “ni” da, baina Shinnosukek “ni” esateko “ora” erabiltzen du beti.
  • 21:30 – “Edotarra zinen beraz?” (edokko datta nee)
    + “Bai, Kasukaben jaiotakoa!” (oo, kasukabe no umare yo)
    + “Ez dut jaten, ez dut jaten! Sushia ez dut jaten!” (kuinee, kuinee, sushi kuinee)
    Hiru esaldi hauek Mori-no-Ishimatsu pertsonaia historikoan oinarritutako “Sanjuukokufune” ipuin zaharretik ateratako esaldi famatu batzuk dira. Ipuineko herria ordea, “Kasukabe” ordez “Kanda” da. (Wikipedia)
About Mirai (egoninobi) 153 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

2 Comments

  1. Ze atal onak, oso barregarriak! Shin Chanek bere gurasoen borroka bideokamerarekin grabatzen duen momentua oso ona izan da!!

    Eskerrik asko Mirai atalak igotzeagatik.

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*