Crayon Shinchan #132b

DESKARGATU: Crayon Shinchan #132b | Atal-zerrenda

Aspaldiko partez, Crayon Shinchan gehiago!

Gaurkoan “Kazamaren arnasa hartzeko beharra (1995)” atala dakarkizuet. Kazamak eskola partikularrean piper egin eta Shinchanen etxean babesa bilatuko du.

Jarraian, itzulpen-ohar batzuk:

  • 02:18 – “Lan-Lan, Kan-Kan, Ton-Ton, Lin-Lin!”
    Tokyoko Ueno barrutiko zooan egon ziren panda txinatar batzuen izenak dira.
  • 03:45 – “Ezitzazu hankak horrela tolestu!” (uchimata ni naruna yo!)
    Uchimata” (内股) japoniar neska askok daukaten ibilera bat da. Literalki “izterrak barrurantz” da. Japoniarren lurrean esertzeko moduagatik garatutako efektua izan daitekeen arren, neska askok apropos egiten dute itxura “femeninoagoa” edota “kawaiiagoa” emateko.
  • 03:59 – “Itsasontzi handi batera igo bazina bezain lasai” (oobune ni notta tsumori de)
    Metafora bat da. Literalki “itsasontzi handi batera igo bazina bezala” da, baina “lasai egon, esku onetan zaude” esan nahi du.
  • 06:24 – “Ipursoilik estralurtarra” (ketsudake seijin)
    Shinnosukek “ipurdi-dantza” egiteari “ipurdi itxura daukan (ipurdia soilik den) estralurtarra” deitzen dio.

Gozatu atala. Amaierako abestia (Parijona Daisakusen) nire ending gogokoena da!

About Mirai (egoninobi) 132 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Astero One Piece eta Digimon euskaratzen ditut, eta noizbehinka Doraemonen atal/filmak ere bai. Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*