Cowboy Bebop [1/26]

>Fitxa teknikoa<
Izena: Cowboy Bebop / カウボーイビバップ
Autorea: YATATE Hajime
Jatorrizko materiala: Animea
Produkzioa: Sunrise (1998)
Atal kopurua: 26 atal x 24 min.

>Proiektua<
Arduraduna: Homero
Egoera: Bertan behera
Bideoa: 1080p
Audioa: Japoniera / Gaztelania / Katalana
Azpitituluak: Euskara (softsub) / Gaztelania (softsub)
Tamaina: 700MB atal bakoitzeko

>Sinopsia<
2071. urtean, gizakia eguzki sistema osora hedatu da. Koloniak eta meatzeak dira sistemako planeta, ilargi eta asteroide ugaritan. Batetik bestera mugitzeko ohikoak dira espazio-ontziak, eta sistema barneko distantzia luzeak egiteko hiperespazio-ateen sare bat baliatzen da. Lurra, ordea, nahiko kaltetua da 50 urte lehenago gertaturiko istripu bat dela eta, aipaturiko hiperespazio-ateekin zerikusia ukan zuen istripua, hain zuzen. Gizakiaren hedapen eta barreiatzearekin batera sorturiko krimena kontrolatzeko, eta eguzki sistema osoan lan egin zezakeen polizia indar eraginkor bat kudeatzeko ezintasuna zela eta, legez kanpokoak harrapatzeko kontratu sistema bat ezarri zen abian, sari-ehiztariak edo “Cowboy” deiturikoak agertuz. Baimen egokia ukanik, Cowboy-ek dirusariak jasotzen dituzte poliziarentzat atxilotzen zailak diren delitugileak bizirik harrapatuz gero.

>Deskargak<
#01 – Abesti goibel bat asteroide batentzako

(MEGA bidez hardsub moduan)

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*