DESKARGATU: One Piece #902 | Atal-zerrenda
Hemen dakart gaurko atala!
Ez al da bikaina? Esan, ez al da? Okikuri buruz ari naiz, noski! <3
Atal honetan sumoko termino ugari ageri dira. Ordu batzuk pasa ditut horri buruz informazioa irakurtzen itzulpena ongi egin ahal izateko XD
Itzulpen-ohar batzuk:
- 06:16 – “agintari-koloreko hakia” (haoushoku no haki)
Beste azpititulu batzuk ikusi badituzue, “erregearen hakia” bezala ezagutuko duzue beharbada. Bestalde, beste hakiei “armadura-koloreko hakia” (busoushoku no haki) eta “behaketa-koloreko hakia” (kenbunshoku no haki) deituko diet. - 21:52 – “nirvana haritea” (higan harite)
“nirvana” (higan) termino budista bat da, eta “harite” sumo-teknika baten izena da. Azken honek gutxi gorabehera “zartako” esan nahi du. - 22:43 – “tsupparia” (tsuppari)
Beste sumo-teknika bat. Honek ere gutxi gorabehera “zartako” esan nahi du.
Hurren arte deyansu~!
Leave a Reply