DESKARGATU: One Piece #930 | Atal-zerrenda
Aspaldiko, euskomangazaleok! Hemen duzue pasadan asteburuko atala.
Atal honetatik hasita kredituak ere euskaratuko ditut. Ea zer iruditzen zaizuen. Gozatu atala!
Bihar edo etzi Digimon. Egon adi!
Itzulpenari buruzko bitxikeriak: Konturatuko zaretenez, Solitairek askotan ムキッ! (muki!) oihukatzen du. “Tximu!” bezala itzuli dut, baina izatez amorruaren onomatopeia ere bada (ムカッ!(muka!) “Hau amorrua!” esatearen antzekoa). Tximuen onomatopeia ウッキー (ukkii) da, eta Solitairek dioena ere horren aldaeratzat har daiteke. Labur esanda, hitz joko bat da, Solitaire erdi-tximua delako eta uneoro amorratuta dagoelako. Bestalde, Babanukik パオ (pao) oihukatzen du. Hori elefanteen onomatopeia da, baina euskaraz nik dakidala ez daukagu halakorik, beraz “orro” idatzi dut.
Leave a Reply