euskomanga 2.0

Eguerdi on! Neu naiz, Mirai, eta sinetsi ala ez bizirik nago. Lan/ikasketak direla-eta hilabete luzez desagertuta egon naiz, baina hala ere webgunea zutik mantentzen eta eguneratzen jarraitu dut.

Euskomangak laster 8 urte beteko ditu (urtarrilean), nire bizitzaren herena hain zuzen ere (ene bada!). Honaino iritsi ondoren ez daukat proiektu hau hiltzen uzteko asmorik, noizbehinka atsedenaldi luzeak hartu arren.

Tira ba! Azken egunotan zerbait handia prestatzen egon naiz, eta horren berri emateko unea iritsi da:

“Webgune hau ‘euskoMANGA’ deitzen da, baina non dago manga? Hemen animea besterik ez dago!”

— Ziurrenik zu
(Momenturen batean pentsatu izan duzu, esan egia)

Bai, euskomangara manga iritsi da. Baietz ba! Ikusi menuko bigarren botoia. “Manga irakurri” jartzen du. Bai. Sakatu hor. Botoi horrek irakurri.euskomanga.com azpidomeinura eramango zaitu, eta bertan euskaraz eskuragarri dauden manga guztiak online irakurtzeko moduan aurkituko dituzu. Bai, ongi irakurri duzu: euskomangak manga-irakurgailu bat dauka!! Sartu eta kuxkuxeatu 😀

Katalogoan dauden manga gehienak euskal-encodingseko gure lagunek duela 10 urte baino gehiago euskaratu zituzten, baina hainbeste denbora igaro denez material asko zeharo galduta dago. Beharbada zuk zerbait daukazu, edota eduki dezakeen norabait ezagutzen duzu. Hala bada, gurekin harremanetan jartzea asko eskertuko genizuke.

Hauxe da galdutako materiala:

  • One Piece
    • 18-35 arteko kapituluak (#3 eta #4 liburukiak)
    • Euskarapena: darko
  • Dragon Ball Super
    • 04-09 arteko kapituluak
    • Euskarapena: kintonlainoa.com
  • Death Note
    • 03. kapitulua kaltetuta dago (orriak falta dira)
    • Euskarapena: darko
  • Bleach
    • 01-29 arteko kapituluak
    • Euskarapena: Neriel
  • Naruto
    • 01-02 arteko kapituluak
    • Euskarapena: kanda
  • Fairy Tail
    • 01-03 arteko kapituluak
    • Euskarapena: kanda
  • Toriyama Akira Marusaku Gekijou (“Manga antzezlanak”)
    • 01-03 arteko kapituluak (“Uharte Miragarria” eta “Tomato”)
    • Euskarapena: enoku

Bestalde, katalogoa handitzen lagundu nahi diguzu? Mangaren bat euskaratzera animatzen zaitugu, zuri gehien gustatzen zaizuna. Nondik hasi ez baldin badakizu nik neuk aholku batzuk eman diezazkizuket. Animea euskaratzea ere beste aukera bat da.

Tira ba, oraingoz hauxe izan da dena. Aurrerago gauza gehiago iritsiko dira, bitartean gozatu manga irakurtzen!

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

4 Comments

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*