Kaixo lagunok, Nobita nauzue.
Gure animearen atal batzuk ohi baino luzeagoak direla konturatuko zineten, ezta? Ez dira filmak, baina ohiko atalak baino askoz luzeagoak direnez istorio garatuago bat kontatzen dute eta film bat ikusten egotearen antzeko sentsazioa eragiten dute. Badakizu beraz, zoazte krispetak prestatzen!
Txoko honetan orain arte emititu diren atal luze guztiak aurkeztuko dizkizuet.
Sarrera
Doraemonen atal gehienak ordu laurdenekoak izan ohi dira, eta egun arruntetan halako bi emititzen dituzte, ordu erdiko blokea osatuz. Ordu erdiko atalak ere badaude, baina arrunten barruan sartzen ditugu.
Egun berezietan, ordea, programazio-blokea ordubetera (edo gehiagora) luzatzen da, eta honek atal luzeagoak emititzeko aukera ematen du. Bloke hauek sarritan atal motzekin betetzen dituzte, baina noizbehinka ordubeteko atal luzeren bat emititzen dute, hala nola Doraemonen urtebetetze-egunean.
Bestalde, badira ordu erdiko bi zatitan banatuta emititu diren istorio luze batzuk. Hauek teknikoki bi atal bezala kontatzen dute, baina istorio bakarra osatzen dutenez zerrenda honetan barne hartzen ditugu.
Zerrenda honetan ordubeteko atalez gain hiru ordu laurdeneko atalak ere barne hartzen ditugu, hauek ere ohi baino apurtxo bat luzeagoak baitira. Zoritxarrez, urteak pasa ahala atal luzeen kopurua gutxituz joan da. Orain arte 39 atal emititu dira.
OHARRA: “ordubeteko atala” esaten denean, denbora-tarte horren barruan iragarkiak edota ebento bereziak ere sartzen direla kontuan hartu beharra dago, eta beraz atalaren benetako luzera 35-45 minutukoa izaten dela. Honako zerrenda honetan benetako luzera 分 ikurraz adierazita dago.
(2005/12/31) – 40分
#62 – Ryuuguu gazteluko zortzi egunak
竜宮城の八日間 / Ryuuguujou no YoukakanEuskaraz bikoiztuta: "Zortzi egun Ryuguko gazteluan"
[...]
(2006/09/01) – 37分
#123 – Nobita, agur! Doraemon etorkizunera itzultzen da…
のび太くん、さようなら!ドラえもん、未来に帰る… / Nobitakun, Sayounara! Doraemon, Mirai ni Kaeru…Euskaraz bikoiztuta: "Ez zaitut inoiz ahaztuko, Nobita! Banoa etorkizunera bueltan"
Nobita eta Doraemon etengabe liskarrean dabiltza. Egoera hobetu nahian, Sewashik Dorami denbora batez haiengana bidaltzen du. Dorami ordea Doraemon baino askoz arduratsuagoa eta arretatsuagoa da, eta denek goraipatzen dute. Doramiren zaintzapean Nobita zoriontsuagoa dela ikusita, Doraemonek Nobita bere esku uztea eta etorkizunera itzultzea erabakitzen du.
(2006/12/31) – 40分
#144 – Aurrera! Nobitaman
行け!ノビタマン / Ike! NobitamanEuskaraz bikoiztuta: "Aurrera, Nobitaman!"
[...]
(2007/02/16 + 2007/02/23) – 42分
#155 – Lurpeko herrialdea esploratzen (Lehen zatia)
#156 – Lurpeko herrialdea esploratzen (Azken zatia)
地底の国探検(前編) / Chitei no Kuni Tanken (Zenpen)
地底の国探検(後編) / Chitei no Kuni Tanken (Kouhen)Euskaraz bikoiztuta: "Lurpeko espedizioa"
[...]
(2007/06/29) – 40分
#180 – Pirata-borroka erabakigarri handia ~Hego-itsasoetako maitasun-istorioa~
海賊大決戦 ~南海のラブロマンス~ / Kaizoku Daikessen ~Nankai no Love Romance~Euskaraz bikoiztuta: "Pirata borroka erabakigarria: maitasuna hegoaldeko itsasoan"
[...]
(2007/09/07) – 39分
#193 – Doraemon birjaioko den eguna
ドラえもんが生まれ変わる日 / Doraemon ga Umarekawaru HiEuskaraz bikoiztuta: EZ
Etorkizuneko munduan, Doraemon umezain-roboten eskolako 6. elkarretaratze-festan aspaldiko partez Pawaemonekin topatzen da, eskola-garaiko ikaslerik onenarekin. Doraemon aldiz ikaslerik txarrena zen, jaiotzerakoan gertatutako matxura baten ondorioz, eta Pawaemonek gaitzetsi egiten du. Festatik bueltan, alabaina, gizon misteriotsu batek Doraemon bahitzen du.
(2007/12/07) – 38分
#205 – Printzea babestu! Kondairetako Doramiren hiru ezpatariak
王子を守れ!伝説のドラミ三剣士 / Ouji wo Mamore! Densetsu no Dorami SankenshiEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2007/12/31) – 43分
#206 – Nobitaren abentura handi txiki-txikia
のび太の小さな小さな大冒険 / Nobita no Chiisana Chiisana DaiboukenEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2008/02/08 + 2008/02/15) – 42分
#217 – Nobita espazioko gunfighterra (Lehen zatia)
#218 – Nobita espazioko gunfighterra (Azken zatia)
宇宙ガンファイターのび太(前編) / Uchuu Gunfighter Nobita (Zenpen)
宇宙ガンファイターのび太(後編) / Uchuu Gunfighter Nobita (Kouhen)Euskaraz bikoiztuta: "Nobita, espazioko pistolaria"
[...]
(2008/03/07) – 30分
#223 – Ni Momotarouren zer naiz? 2008
ぼく、桃太郎のなんなのさ 2008 / Boku, Momotarou no Nannano sa 2008Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2008/05/09+2008/05/16) – 42分
#231 – Doraemon VS Doracula (Lehen zatia)
#232 – Doraemon VS Doracula (Azken zatia)
ドラえもんvsドラキュラ(前編) / Doraemon vs Doracula (Zenpen)
ドラえもんvsドラキュラ(後編) / Doraemon vs Doracula (Kouhen)Euskaraz bikoiztuta: "Doraemon Doracularen aurka"
[...]
(2008/06/27) – 39分
#242 – Lo dagoen itsasoko erreinua
眠る海の王国 / Nemuru Umi no OukokuEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2008/09/05) – 39分
#255 – Doraemonen malko urdinak
ドラえもんの青い涙 / Doraemon no Aoi NamidaEuskaraz bikoiztuta: EZ
Doraemon etorkizuneko munduko loredenda bateko katu-motako robot emakumeaz maitemindu da. Emakume honek ordea sekretu handi bat dauka: gauetan Kaitou Rose izeneko lapur misteriotsua bihurtzen da. Gau batean, poliziarengandik ihesi, berarentzat garrantzia handia daukan zintzarri bat jausi egiten zaio. Zintzarriak, halabeharrez, Doraemonen eskuetan amaitzen du.
(2008/12/31) – 30分
#275 – Mamuen gaztelura etxealdaketa
ゆうれい城へひっこし / Yuureijou e HikkoshiEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2009/03/06) – 30分
#286 – Esnebide-trenbideko gaua
天の川鉄道の夜 / Amanogawa Tetsudou no YoruEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2009/03/20) – 31分
#288 – Agur, Doraemon
さようならドラえもん / Sayounara DoraemonEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2009/05/01 + 2009/05/08) – 43分
#290 – Ongi etorri, Lurraren erdigunera (Lehen zatia)
#291 – Ongi etorri, Lurraren erdigunera (Azken zatia)
ようこそ、地球の中心へ(前編) / Youkoso, Chikyuu no Chuushin e (Zenpen)
ようこそ、地球の中心へ(後編) / Youkoso, Chikyuu no Chuushin e (Kouhen)Euskaraz bikoiztuta: "Ongi etorri Lurraren bihotzera"
[...]
(2009/06/26) – 39分
#300 – Nobita maitatu zuen neska polita
のび太を愛した美少女 / Nobita wo Aishita BishoujoEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2009/09/11) – 38分
#314 – Doraemonen egun luzea
ドラえもんの長い一日 / Doraemon no Nagai IchinichiEuskaraz bikoiztuta: EZ
Doraemon urteroko osasun-azterketa egitera etorkizunera joan da. Aldi berean, larri zauritutako gaizkile arriskutsu bat ospitaleratu dute. Erietxean, inor begira ez dagoela, gaizkileak Doraemonekin gorputza trukatu eta Nobitarengana ihes egin du. Bien bitartean, benetako Doraemon gaizkilearen gorputzean harrapatuta dago, eta hitz egiteko mekanismoa hondatuta dauka.
(2009/12/11) – 32分
#328 – Gabon-gaueko Nobita Claus
聖夜ののび太クロース / Seiya no Nobita ClausEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2009/12/31) – 30分
#330 – 45 urte geroago… ~Etorkizuneko nia etorri da~
45年後… 〜未来のぼくがやって来た〜 / Yonjuugonengo… ~Mirai no Boku ga Yattekita~Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2010/03/05) – 30分
#340 – Nobitaren itsaslamien kondaira
のび太の人魚伝説 / Nobita no Ningyo DensetsuEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2010/09/03) – 40分
#369 – Borroka erabakigarria! Katu-motako robotak VS txakur-motako robotak
決戦!ネコ型ロボットvsイヌ型ロボット / Kessen! Nekogata Robot vs Inugata RobotEuskaraz bikoiztuta: "Robokatuak robotxakurren aurka"
Etorkizuneko munduko DG korporazioak txakur-motako robotak ekoitzi ditu. Nobita ikasle txarra izateak katu-motako robotak gauzaezak direla frogatzen duela argudiatuz, katu-motako robot guztiak txakur-motakoekin ordezkatzea agindu da. Nobitari ere Wonderful izeneko txakur-motako robota bidali diote, Doraemonen lekuan. Bitartean, katu-motakoak txatarra bihurtzeko bahituak izaten ari dira.
(2010/10/22 + 2010/10/29) – 42分
#375 – Ichi txakurkumearen herrialdea ~Loturen zatia~
#376 – Ichi txakurkumearen herrialdea ~Ixaropenaren zatia~
子犬イチの国 〜キズナ編〜 / Koinu Ichi no Kuni ~Kizuna Hen~
子犬イチの国 〜キボウ編〜 / Koinu Ichi no Kuni ~Kibou Hen~Euskaraz bikoiztuta: "Bakun txakurkumearen herrialdea"
[...]
(2010/12/17) – 30分
#383 – Santa Claus gabon-gaueko lapurra
聖夜のドロボーサンタクロース / Seiya no Dorobou Santa ClausEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2011/03/04) – 30分
#394 – Ene Boro robota, betirako izan
ロボット・ボロよ、永遠に / Robot Boro yo, Eien niEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2011/09/09) – 40分
#429 – Korri, Doraemon! Galaxiako grand-prixa
走れドラえもん!銀河グランプリ / Hashire Doraemon! Ginga Grand PrixEuskaraz bikoiztuta: "Azkar, Doraemon! Galaxiako sari nagusia"
Doraemon belarririk ez daukalako atsekabetuta dago. Etorkizuneko munduan ere, Depon izeneko katu-motako robot auto-lasterkari batek iseka egin dio. Bitartean, Nobita eta lagunengana galaxiako auto-lasterketa handian parte hartzeko gonbita iritsi da. Irabazleak sari gisa edozer eskatu dezake, eta Nobitak Doraemoni belarri batzuk oparitzeko asmoz parte hartuko du.
(2012/03/02) – 35分
#466 – Nobitak ezagutu zuen maskaradun erregina
のび太が出会った仮面の女王 / Nobita ga Deatta Kamen no JoouEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2012/09/07) – 39分
#504 – Arigatodeathetiko ihesaldi handia
アリガトデスからの大脱走 / Arigatodeath kara no DaidassouEuskaraz bikoiztuta: "Inurri 10eko ihes handia"
Nobitak ez du ulertzen zergatik egiten dioten hainbeste errieta, eta baldineta-kabina erabiliz errieta egitea gaizki ikusita dagoen mundu bat desiatu du. Ekintza honek etorkizuneko munduan errieta legez zigortuta egotea eragin du, non Doraemon beste robot batzuekin batera atxilotua izan den. Arigatodeath izeneko espetxean atxilotuak esker ona erakustera behartuta daude.
(2013/09/13) – 41分
#577 – Gauerdiko doratanuki erraldoia
真夜中の巨大ドラたぬき / Mayonaka no Kyodai DoratanukiEuskaraz bikoiztuta: "Uda-gau bateko mapatxe handia"
Nina unibertsoko bakea babesteko ardura daukan espazio-patruilako kide gaztea da. Egun batean, istripuz, espaziontzian zeraman espazioko parasito arriskutsu batek Lurrera ihes egiten dio. Parasitoaren aztarnari jarraika Ninak Nobita ezagutuko du, eta permanzale gisa biak lagunak egingo dira. Parasitoa, ordea, dorayaki baten itxura hartuz Doraemonen gorputzean sartu da.
(2014/09/05) – 41分
#638 – Lurrazpitiko 100 milia pasatxoko estrategia handia
地底100マイルちょっとの大作戦 / Chitei Hyaku-mile Chotto no DaisakusenEuskaraz bikoiztuta: "Ehun miliako bidaia lurpetik"
Doraemonek malguki bidezko lurpekontzi bat erosi du. Bitartean, etorkizuneko munduko poliziarengandik ihesi dabilen neskato misteriotsu bat agertuko da, eta tupustean Nobita eta Doraemonekin lurpekontzian sartuko da. Neskatoak altxor baten bila dabilela eta bere atzetik dabiltzanak gaiztoak direla konbentzituko ditu, eta lur eta hartxintxar artean murgilduko dira.
(2015/09/04) – 42分
#722 – Nobita espresa eta train-hunter misteriotsua
のび太特急と謎のトレインハンター / Nobita Tokkyuu to Nazo no Train HunterEuskaraz bikoiztuta: "Nobitaren espresa eta tren-ehiztari misteriotsua"
Nobitak eta Doramik Doraemonen urtebetetzea ospatzeko ideia berezi bat eduki dute: etorkizuneko tresna baten bidez Nobitaren etxea tren bihurtzea eta lagunak bidaia batera gonbidatzea. Dorami helmugan zain dagoela besteak trenbidean zehar bidaiaz gozatzen abiatuko dira. Tamalez, trenak lapurtzen diharduen gizon misteriotsu batek Nobitaren trena bere bilduman sartu nahiko du.
(2016/09/02) – 42分
#800 – Nobita jenioaren aireontzi-jolasparkea
天才のび太の飛行船ゆうえんち / Tensai Nobita no Hikousen YuuenchiEuskaraz bikoiztuta: "Nobita jenioaren globoz gidatuko jolas-parkea"
Nobitak Doraemonen urtebetetzerako zerbait antolatu nahi du. Eskolako lanetan kontzentratu ezinik koadernoan zirriborroak egiten dabilela, istripuz, alderantzikadorea izeneko tresnarekin bere burua jenio bihurtu eta zirriborroak eraikuntza-plano bihurtu ditu. Koadernoa, ordea, Connie izeneko etorkizuneko neskato baten eskuetara iristen da, zeinak jolasparke bat eraikitzeko erabiltzen duen.
(2017/07/28) – 30分
#867 – Elefantea eta agurea
ぞうとおじさん / Zou to OjisanEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2017/09/01) – 42分
#873 – Piramide misteriotsua!? Egiptoko abentura handia
謎のピラミッド!?エジプト大冒険 / Nazo no Pyramid!? Egipt DaiboukenEuskaraz bikoiztuta: "Piramideen misterioa: Egiptoko abentura"
Suneoren Egiptoko kontakizunek bultzatuta, Nobitak altxor bat aurkitu nahi du. Aurretiazko egunerokoa izeneko tresnarekin tirabira bat eduki ondoren, Nobita eta Doraemon antzinako Egiptora abiatzen dira eta bertan hilobi ezkutu bat aurkitzen dute. Hilobiaren altxor-gelan, ordea, Nemses izeneko faraoi gaztea konortea galduta dago. Antza denez, Walueheb maltzurrak giltzapetu du.
(2018/09/07) – 42分
#951 – Balea eta liluretako tutu-irla
クジラとまぼろしのパイプ島 / Kujira to Maboroshi no Pipe-jimaEuskaraz bikoiztuta: EZ
Nobitak, Doraemonen arrantza-putzuarekin denbora-pasa dabilela, okarina bitxi bat arrantzatu du. Okarina jotzean, honen frekuentzia altuak balea bat erakartzen du. Okarina ikertu eta duela 7000 urtekoa dela jakin bezain laster, Nobita eta lagunak, balearekin batera, honen jatorria ikertzera abiatzen dira. Han, tutuz beteriko uharte batean, Pito izeneko zientzialari gaztea ezagutuko dute.
(2019/09/06) – 41分
#1022 – Etorkizuneko labirintoa, gozoki-gaztelua
未来の迷宮おかし城 / Mirai no Labyrinth Okashi CastleEuskaraz bikoiztuta: EZ
Doraemonen urtebetetzea ospatzeko, Nobitak etorkizuneko munduan moda-modan dagoen gozoki-fabrikarako sarrera berezi bat irabazi du. Candy izeneko katu-motako robot batek Nobita eta lagunak fabrikan zehar gidatuko ditu, bertako arduradun den Macaron izeneko patissier xelebrea aurkeztuz. Alabaina, Doraemonentzako urtebetetze-tarta bereziaren zain daudela, gauza arraroak gertatzen hasiko dira.
(2023/09/02) – 30分
#1332 – Mamuen gaztelura etxealdaketa
ゆうれい城へ引っこし / Yuureijou e HikkoshiEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
(2024/09/07) – 40分
#1406 – Nobita eta Greziako tarta-kondaira
のび太とギリシャのケーキ伝説 / Nobita to Girisha no Cake DensetsuEuskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
<ERAIKITZEN>
~by Mirai (egoninobi)