Kaixo lagunok!
Txoko honetan, orain arteko Doraemonen film guztiak aurkeztuko dizkizuet.
Nobitak eta bere lagunek urte luzez abentura jostagarri zein hunkigarri ugari bizi izan dituzte, eta gaur egun ere urtero abentura berri zoragarri bat ekartzen digute!
Abentura guztiak ezagutzen dituzu? Hona hemen zerrenda!
Sarrera
Doraemonen filmak Fujiko·F·Fujioren Daichouhen komikien adaptazioak dira. Tira, lehen 18ak (9a salbu) behintzat halaxe dira, ondoren Fujiko maisua zendu egin baitzen. (9a salbuespena da, urte hartan Fujiko maisua gaixorik zegoelako).
Fujiko maisuaren heriotzak ez zuen Doraemon eten. Izan ere, bere lan-taldeak Doraemon bera gabe aurrera eramateko gogor jardun zuen. Horien artean pertsonarik nabarmenena Mugiwara Shintarou da, Dorabase eta Metman komikien egilea, Fujiko maisuaren ikasle izandakoa.
1998tik aurrera, film berrien istorioak Doraemonen komiki arruntetako ideietan oinarrituz eta ideia horiek modu original batean garatuz sortu dituzte.
2005etik aurrera belaunaldi berri bat hasi zen, eta bizpahiru urtean behin Daichouhen filmen remake bat egiten hasi ziren. Remake filmek, istorio berdina kontatu arren, elementu berriak sartzen dituzte eta istorioa modu berri batean gozatzeko aukera ematen dute.
Film arruntez gain, 3DCG grafikoekin egindako bi film berezi ere badaude, Stand by Me Doraemon eta Stand by Me Doraemon 2 hain zuzen ere.
Belaunaldi zaharra (1980-2004)
Doraemonek, gaur egun, bi belaunaldi dauzka. Belaunaldi batetik bestera animazio-estiloa eta ahotsak erabat aldatzen dira.
Belaunaldi zaharra, zaleon artean “Ooyama-bertsioa” (大山版) edota “Zahardora” (旧ドラ) izenez ezaguna, 1979tik 2005era bitarteko Doraemon animearen produkzioa da. Tarte horretan 25 film egin ziren, 1980tik 2004ra bitartekoak.
Belaunaldi horretako ahotsak hauexek izan ziren:
- Doraemon: OOYAMA Nobuyo
- Nobita: OHARA Noriko
- Shizuka: NOMURA Michiko
- Erraldoi: TATEKABE Kazuya
- Suneo: KIMOTSUKI Kaneta
- Dorami: YOKOZAWA Keiko
- Dekisugi: SHIRAKAWA Sumiko
- Jaiko: AOKI Kazuyo
- Nobitaren ama: CHIJIMATSU Sachiko
- Nobitaren aita: KATOU Masayuki → NAKA Yousuke
- Irakaslea: TANAKA Ryouichi
- Sewashi: OOTA Yoshiko
#01 – (1980) Nobitaren dinosauroa
のび太の恐竜 / Nobita no Kyouryuu
Euskaraz bikoiztuta: EZ
Nobitak dinosauro-arrautza bat aurkitzen du eta bertatik dinosauro bat jaiotzen da, Piisuke. Denbora igaro eta Piisuke handiegi hazten da. Nobitak Piisuke bere garaira eramatea erabakitzen du. Nobitak eta lagunek, denbora-makinan doazela, dinosauro-ehiztarien eraso bat jasotzen dute, eta istripu baten ondoren dinosauroen garaiko Amerikan amaitzen dute. Nobita eta lagunak, haien garaira bueltatu ahal izateko eta Piisuke bere familiarekin uzteko, Japoniaraino iritsi behako dira.
Zuzendaria: FUKUTOMI Hiroshi
Gidoia: Fujiko·F·Fujio + MATSUOKA Seiji
Hasierako abestia:「Boku Doraemon」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon), Koorogi ’73
Tarteko abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Amaierako abestia:「Pocket no Naka ni」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon), Young Fresh
#02 – (1981) Nobitaren espazio-aitzindaritza
のび太の宇宙開拓史 / Nobita no Uchuu Kaitakushi
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon espazioko heroia”
Institutuko mutil batzuek Nobita eta lagunak beti jolasean aritzen diren zelaia eurentzat hartu dute. Erraldoiren mehatxupean, Nobitak Doraemoni zelai huts bat lortzeko eskatzen dio. Zer egin ez dakitela, bat-batean, espazio-denboraren distortsio baten ondorioz, Nobitaren gelako tatamizko zorua espaziontzi batekin lotuta dagoela ohartzen dira. Espaziontzian Lopple izeneko mutiko bat ezagutzen dute, eta gerora bere bizilekura joaten dira, Kouya-Kouya izeneko espazioko aitzindarien planeta mortura hain zuzen ere.
Zuzendaria: NISHIMAKI Hideo
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Boku Doraemon」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon), Koorogi ’73
Tarteko abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Amaierako abestia:「Kokoro wo Yurashite」by IWABUCHI Makoto
Amaierako abestia 2:「Pocket no Naka ni」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon), Young Fresh
#03 – (1982) Nobitaren mundu galdu handia
のび太の大魔境 / Nobita no Daimakyou
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta mundu galdua”
Nobita eta lagunak kexu dira, mundua dagoeneko zoko guztietaraino esploratuta dagoelako. Horretan direla, Peko izeneko txakurtxo zuri batek atzetik jarraitzen die. Erraldoik amets arraro bat edukitzen du, eta estatua handi batek Bauwanko erreinura iristeko mapa bat uzten dio. Nobitak eta lagunek, Peko txakurtxoarekin batera, Afrikan zehar bidaiatzen dute, Bauwankora iritsi nahian. Bidaia luze baten ondoren, giza-txakurrak bizi diren lurpeko erresuma bat aurkituko dute, unean arazo politikoengatik liskarrean dagoena.
Zuzendaria: NISHIMAKI Hideo
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Tarteko eta amaierako abestia:「Dakara Minna de」by IWABUCHI Makoto
#04 – (1983) Nobitaren itsaspeko gaztelugaitza
のび太の海底鬼岩城 / Nobita no Kaitei Kiganjou
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon Atlantis: Gaitzaren gaztelua”
Nobita eta lagunak eztabaidan ari dira, udako oporretan mendira ala itsasora joan erabaki nahian. Azkenean itsas azpiko txango bat egitea erabakitzen dute, Doraemonen laguntzarekin. Itsaspeko abenturan zehar gauza arraro batzuk gertatzen dira, eta Bermudako triangelura hurbiltzerakoan Atlantisen misil nuklearren erasopean dagoen Mu kontinenteko biztanleekin topo egiten dute.
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Amaierako abestia:「Umi wa Bokura to」by IWABUCHI Makoto
#05 – (1984) Nobitaren deabruen munduko abentura handia
のび太の魔界大冒険 / Nobita no Makai Daibouken
Euskaraz bikoiztuta: EZ
Chinkalahoi! Nobitak magia erabili nahi du, eta munduan magiarik ez dagoela jakitean atsekabetu egiten da. Halako batean, Doraemonekin batera, baldineta-kabina erabiliz magiazko mundu paralelo bat sortzea bururatzen zaio. Baina zientzia guztia magiarekin ordezkatuta dagoen mundu horretan gauza beldurgarriak gertatzen ari dira. Ilargiko zigilua ahultzen doalarik, deabruen mendekuzko erasoa gero eta hurbilago dago.
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Amaierako abestia:「Kaze no Magical」by KOIZUMI Kyouko
#06 – (1985) Nobitaren espazioko gudu txikia
のび太の宇宙小戦争 / Nobita no Little Star Wars
Euskaraz bikoiztuta: EZ
Pirika planeta Gilmore diktadorearen atzaparretan erori da. Papi presidente gaztea planetatik ihesi Lurrera iristen da, eta bertan miniaturak erabiliz zientzia-fikziozko film bat grabatzen ari diren Nobita eta lagunekin topo egiten du. Hauen harridurarako, Papi eta pirikatarrak miniaturen tamainakoak dira. Nobita eta lagunek argi txikitzailearen bidez Papiren ikuspuntua biziko dute, eta jostailuzko maketak erabiliz Pirika planetaren askatasunaren alde kemen handiz borrokatuko dira.
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Tarteko eta amaierako abestia:「Shounenki」by TAKEDA Tetsuya
#07 – (1986) Nobita eta burdindarren armada
のび太と鉄人兵団 / Nobita to Tetsujin Heidan
Euskaraz bikoiztuta: EZ
Mekatopia roboten planeta bat da, unibertso osoa konkistatu nahian dabilena. Lurra konkistatzeko asmoz Mekatopiak Liruru neskatoa bidaltzen du, Lurrean base bat eraiki eta burdindarren armadaren erasoa prestatzeko. Bitartean Nobitak robot erraldoi baten piezak aurkitzen ditu, eta inori enbarazurik ez egiteko robota ispiluko munduan muntatzen du. Alabaina, Liruru bere robota berreskuratu nahian Nobitaren aurrean agertuko da, eta Nobita eta lagunak Lurra arrisku larrian dagoela konturatuko dira.
Zuzendaria: NISHIMAKI Hideo
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Tarteko abestia:「Pocket no Naka ni」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon)
Amaierako abestia:「Watashi ga Fushigi」by OOSUGI Kumiko
#08 – (1987) Nobita eta dragoien zaldunak
のび太と竜の騎士 / Nobita to Ryuu no Kishi
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta zaldun mozorrodunak”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Tarteko abestia:「Ashita, Asatte, Shiasatte」by OHARA Noriko (Nobita)
Amaierako abestia:「Tomadachi Dakara」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon)
#09 – (1988) Nobitaren mendebalderako bidaia paraleloa
のび太のパラレル西遊記 / Nobita no Parallel Saiyuuki
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon Txina zaharrean”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: MOTOHIRA Ryou
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by OOSUGI Kumiko
Tarteko eta amaierako abestia:「Kimi ga Iru kara」by HORIE Mitsuko, Koorogi ’73
#10 – (1989) Nobitaren Japoniaren jaiotza
のび太の日本誕生 / Nobita no Nippon Tanjou
Euskaraz bikoiztuta: EZ
Nobita eta lagunek gurasoekin edukitako liskar txiki baten ondorioz etxetik alde egitea erabakitzen dute, baina zoritxarrez ez daukate nora joanik. Askatasunaren bila, denbora-makinaren bidez inor bizi ez den antzinako Japoniara alde egitea eta bertan haien paradisua sortzea bururatzen zaie. Bitartean, espazio-denborako turbulentzia baten ondorioz, Kukuru mutiko harpetarra orainaldian agertzen da, eta Nobita eta lagunekin topo egin ostean bere egoeraren berri ematen die. Iluntasun-tribukoek, Gigazombie izaki ahalguztidunaren laguntzarekin, bere gurasoak eta argi-tribuko guztiak bahitu dituzte.
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Amaierako abestia:「Toki no Tabibito」by NISHIDA Toshiyuki
#11 – (1990) Nobita eta animalia-planeta
のび太とアニマル惑星 / Nobita to Animal Planet
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta animali planeta”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Amaierako abestia:「Ten made Todoke」by TAKEDA Tetsuya
#12 – (1991) Nobitaren dorabiar gauak
のび太のドラビアンナイト / Nobita no Dorabian Night
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta mila eta bat abentura”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Amaierako abestia:「Yume no Yukue」by SHIRATORI Emiko
#13 – (1992) Nobita eta hodeietako erreinua
のび太と雲の王国 / Nobita to Kumo no Oukoku
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta hodeien misterioa”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Tarteko eta amaierako abestia:「Kumo ga Yuku no wa」by TAKEDA Tetsuya
#14 – (1984) Nobita eta latorrizko labirintoa
のび太とブリキの迷宮 / Nobita to Buriki no Labyrinth
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta labirintoko sekretua”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Tarteko abestia:「Itomaki no Uta」by Napogistra eta bere armada
Amaierako abestia:「Nanika Iikoto Kitto Aru」by SHIMAZAKI Wakako
#15 – (1994) Nobita eta ametsetako hiru ezpatariak
のび太と夢幻三剣士 / Nobita to Mugen Sankenshi
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Tarteko abestia:「Yume no Hito」by Takeda Tetsuya Ichiza
Amaierako abestia:「Sekai wa Guu-Choki-Paa」by Takeda Tetsuya Ichiza
#16 – (1995) Nobitaren mundu-sorreraren egunerokoa
のび太の創世日記 / Nobita no Sousei Nikki
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Amaierako abestia:「Sayonara ni Sayonara」by KAIENTAI
#17 – (1996) Nobita eta galaxiako super-espresa
のび太と銀河超特急 / Nobita to Ginga Express
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta denboraren trena”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Tarteko abestia:「Boku Doraemon 2112」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon), Koorogi ’73
Amaierako abestia:「Watashi no Naka no Ginga」by KAIENTAI
#18 – (1997) Nobitaren Malguki Cityko abenturen kronika
のび太のねじ巻き都市冒険記 / Nobita no Nejimaki City Boukenki
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta jostailu fabrika”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: Fujiko·F·Fujio
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Tarteko abestia:「Boku Doraemon 2112」by OOYAMA Nobuyo (Doraemon), Koorogi ’73
Amaierako abestia:「Love is you」by YAZAWA Eikichi
#19 – (1998) Nobitaren hego-itsasoetako abentura handia
のび太の南海大冒険 / Nobita no Nankai Daibouken
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta hego itsasoetako piratak”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: KISHIMA Nobuaki
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YOSHIKAWA Hinano
Amaierako abestia:「Hot Milk」by YOSHIKAWA Hinano
#20 – (1999) Nobitaren espazioko naufragioaren kronika
のび太の宇宙漂流記 / Nobita no Uchuu Hyouryuuki
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta espazioko odisea”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: KISHIMA Nobuaki
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Tarteko abestia:「Pocket no Naka ni」by Doraemon, Nobita, Erraldoi, Suneo, Shizuka
Amaierako abestia:「Kisetsu ga Iku Toki」by SPEED
#21 – (2000) Nobitaren eguzki-erregearen elezaharra
のび太の太陽王伝説 / Nobita no Taiyou Ou Densetsu
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta maien inperioa”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: KISHIMA Nobuaki
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by Wien Shounen Gasshoudan
Amaierako abestia:「Kono Hoshi no Dokoka de」by YUKI Saori, YASUDA Sachiko
#22 – (2001) Nobita eta hegodun kementsuak
のび太と翼の勇者たち / Nobita to Tsubasa no Yuushatachi
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon hegaztien mundu miragarrian”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: KISHIMA Nobuaki
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Amaierako abestia:「Love you close」by CHINEN Rina
#23 – (2002) Nobita eta roboten erreinua
のび太とロボット王国 / Nobita to Robot Kingdom
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon gladiadorea”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: KISHIMA Nobuaki
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Tarteko abestia:「Hitori janai ~I’ll Be There~」by KONISHIKI with NIIYAMA Chiharu
Amaierako abestia:「Issho ni Arukou ~Walking Into Sunshine~」by KONISHIKI
#24 – (2003) Nobita eta haizelari misteriotsuak
のび太とふしぎ風使い / Nobita to Fushigi Kazetsukai
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta haizearen jainkoak”
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: KISHIMA Nobuaki
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Amaierako abestia:「Mata Aeru Hi made」by Yuzu
#25 – (2004) Nobitaren Zaunmiau espazio-denboraren kondaira
のび太のワンニャン時空伝 / Nobita no Wannyan Jikuuden
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: SHIBAYAMA Tsutomu
Gidoia: KISHIMA Nobuaki
Hasierako abestia:「Doraemon no Uta」by YAMANO Satoko
Amaierako abestia:「YUME-biyori」by SHIMATANI Hitomi
Belaunaldi berria (2006-????)
2005. urtean animea erabat berritu zuten eta Doraemonen belaunaldi berri bati hasiera eman zitzaion.
Belaunaldi berriko lehen urtean ez zen filmik estreinatu, baina 2006tik aurrera urtero film berri bat kaleratu da. Zenbaketa horretatik at, Stand by Me Doraemon filmak ere egin dira.
Berrikuntzen artean, gauza nabarienetako bat marrazki-estiloaren aldaketa da. Animearentzat mangari leialagoa zaion marrazki-estilo berri bat finkatu zuten. Filmentzat ordea, hainbat estilo desberdin erabili dituzte urtetik urtera.
Beste berrikuntza nagusi bat ahots guztien aldaketa da. Hauexek dira belaunaldi honetako ahotsak:
- Doraemon: MIZUTA Wasabi
- Nobita: OOHARA Megumi
- Shizuka: KAKAZU Yumi
- Erraldoi: KIMURA Subaru
- Suneo: SEKI Tomokazu
- Dorami: Chiaki
- Dekisugi: HAGINO Shihoko
- Jaiko: YAMAZAKI Vanilla
- Nobitaren ama: MITSUISHI Kotono
- Nobitaren aita: MATSUMOTO Yasunori
- Irakaslea: TAKAGI Wataru
- Sewashi: MATSUMOTO Sachi
#26 – (2006) Nobitaren dinosauroa 2006
のび太の恐竜2006 / Nobita no Kyouryuu 2006
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta dinosauro txikia”
(#01 filmaren remakea) Nobitak dinosauro-arrautza bat aurkitzen du eta bertatik dinosauro bat jaiotzen da, Piisuke. Denbora igaro eta Piisuke handiegi hazten da. Nobitak Piisuke bere garaira eramatea erabakitzen du. Nobitak eta lagunek, denbora-makinan doazela, dinosauro-ehiztarien eraso bat jasotzen dute, eta istripu baten ondoren dinosauroen garaiko Amerikan amaitzen dute. Nobita eta lagunak, haien garaira bueltatu ahal izateko eta Piisuke bere familiarekin uzteko, Japoniaraino iritsi behako dira.
Zuzendaria: WATANABE Ayumu
Gidoia: WATANABE Ayumu + KUSUBA Kouzou
Hasierako abestia:「Hug shichao」by NATSUKAWA Rimi
Amaierako abestia:「Boku Note」by Sukima Switch
#27 – (2007) Nobitaren deabruen munduko abentura handi berria ~7 magialariak~
のび太の新魔界大冒険 〜7人の魔法使い〜 / Nobita no Shin Makai Daibouken ~Shichinin no Mahoutsukai~
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta zazpi magoak”
(#05 filmaren remakea) Chinkalahoi! Nobitak magia erabili nahi du, eta munduan magiarik ez dagoela jakitean atsekabetu egiten da. Halako batean, Doraemonekin batera, baldineta-kabina erabiliz magiazko mundu paralelo bat sortzea bururatzen zaio. Baina zientzia guztia magiarekin ordezkatuta dagoen mundu horretan gauza beldurgarriak gertatzen ari dira. Ilargiko zigilua ahultzen doalarik, deabruen mendekuzko erasoa gero eta hurbilago dago.
Zuzendaria: TERAMOTO Yukiyo
Gidoia: SHINPO Yuuichi
Hasierako abestia:「Hug shichao」by NATSUKAWA Rimi
Amaierako abestia:「Kakegaenonai Uta」by mihimaru GT
#28 – (2008) Nobita eta berdezko erraldoiaren kondaira
のび太と緑の巨人伝 / Nobita to Midori no Kyojinden
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta Kiboren erreinua”
[...]
Zuzendaria: WATANABE Ayumu
Gidoia: OONOGI Hiroshi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Amaierako abestia:「Te wo Tsunagou」by Ayaka
#29 – (2009) Berria – Nobitaren espazio-aintzindaritza
新・のび太の宇宙開拓史 / Shin – Nobita no Uchuu Kaitakushi
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon heroia: Galaxiarteko aitzindariak”
(#02 filmaren remakea) Nobita eta lagunak kexu dira, mundua dagoeneko zoko guztietaraino esploratuta dagoelako. Horretan direla, Peko izeneko txakurtxo zuri batek atzetik jarraitzen die. Erraldoik amets arraro bat edukitzen du, eta estatua handi batek Bauwanko erreinura iristeko mapa bat uzten dio. Nobitak eta lagunek, Peko txakurtxoarekin batera, Afrikan zehar bidaiatzen dute, Bauwankora iritsi nahian. Bidaia luze baten ondoren, giza-txakurrak bizi diren lurpeko erresuma bat aurkitzen dute, unean arazo politikoengatik liskarrean dagoena.
Zuzendaria: KOSHI Shigeo
Gidoia: SHINPO Yuuichi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Kimi ga Warau Sekai」by Ayaka Wilson
Amaierako abestia:「Taisetsu ni Suru yo」by SHIBASAKI Kou
#30 – (2010) Nobitaren itsaslamien itsasgudu handia
のび太の人魚大海戦 / Nobita no Ningyo Daikaisen
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta sirenen kondaira”
[...]
Zuzendaria: KUSUBA Kouzou
Gidoia: SHINPO Yuuichi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Tooi Umi kara Kita Anata」by TAKEDA Tetsuya
Amaierako abestia:「Kaeru Basho」by AOYAMA Thelma
#31 – (2011) Berria – Nobita eta burdindarren armada ~Astindu hegoak, aingeruak~
新・のび太と鉄人兵団 〜はばたけ 天使たち〜 / Shin – Nobita to Tetsujin Heidan ~Habatake Tenshitachi~
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta roboten iraultza”
(#07 filmaren remakea) Mekatopia roboten planeta bat da, unibertso osoa konkistatu nahian dabilena. Lurra konkistatzeko asmoz Mekatopiak Liruru neskatoa bidaltzen du, Lurrean base bat eraiki eta burdindarren armadaren erasoa prestatzeko. Bitartean Nobitak robot erraldoi baten piezak aurkitzen ditu, eta inori enbarazurik ez egiteko robota ispiluko munduan muntatzen du. Alabaina, Liruru bere robota berreskuratu nahian Nobitaren aurrean agertuko da, eta Nobita eta lagunak Lurra arrisku larrian dagoela konturatuko dira.
Zuzendaria: TERAMOTO Yukiyo
Gidoia: SHIMIZU Higashi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Amu to Imu no Uta」by SAWASHIRO Miyuki, KOBAYASHI Yumiko
Tarteko abestia 2:「Nyabata Wonderful」by Chiaki (Dorami)
Tarteko abestia 3:「Hane wo Tsuketara」by KOBAYASHI Yumiko
Tarteko abestia 4:「Kimi ga Itekureru nara」by KAMISHIN Kousuke
Amaierako abestia:「Tomodachi no Uta」by BUMP OF CHICKEN
#32 – (2012) Nobita eta mirarien uhartea ~Animalia-abentura~
のび太と奇跡の島 〜アニマル アドベンチャー〜 / Nobita to Kiseki no Shima ~Animal Adventure~
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon urrezko kakalardoaren bila”
[...]
Zuzendaria: KUSUBA Kouzou
Gidoia: SHIMIZU Higashi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Kimi no Hikari」by HORIE Mitsuko
Amaierako abestia:「Ikiteru Ikiteku」by FUKUYAMA Masaharu
#33 – (2013) Nobitaren tresna sekretuen museoa
のび太のひみつ道具博物館 / Nobita no Himitsu Dougu Museum
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian”
[...]
Zuzendaria: TERAMOTO Yukiyo
Gidoia: SHIMIZU Higashi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Egao wa Himitsu Dougu」by Chiaki (Dorami)
Amaierako abestia:「Mirai no Museum」by Perfume
#34 – (2014) Berria – Nobitaren mundu galdu handia ~Peko eta 5 lagunen esploratzaile-taldea~
新・のび太の大魔境 〜ペコと5人の探検隊〜 / Shin – Nobita no Daimakyou ~Peko to Gonin no Tankentai~
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon txakurren erresuman”
(#03 filmaren remakea) Nobita eta lagunak kexu dira, mundua dagoeneko zoko guztietaraino esploratuta dagoelako. Horretan direla, Peko izeneko txakurtxo zuri batek atzetik jarraitzen die. Erraldoik amets arraro bat edukitzen du, eta estatua handi batek Bauwanko erreinura iristeko mapa bat uzten dio. Nobitak eta lagunek, Peko txakurtxoarekin batera, Afrikan zehar bidaiatzen dute, Bauwankora iritsi nahian. Bidaia luze baten ondoren, giza-txakurrak bizi diren lurpeko erresuma bat aurkituko dute, unean arazo politikoengatik liskarrean dagoena.
Zuzendaria: YAKUWA Shinnosuke
Gidoia: SHIMIZU Higashi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Tomodachi」by KIMURA Subaru (Erraldoi)
Tarteko abestia 2:「Yume wo Kanaete Doraemon Gasshou Version」by Hibari Jidou Gasshoudan
Amaierako abestia:「Hikari no Signal」by Kis-My-Ft2
### – (2014) Stand by Me Doraemon
STAND BY ME ドラえもん / STAND BY ME Doraemon
Euskaraz bikoiztuta: “Stand by me Doraemon”
(3DCG film berezia) Nobi Nobita mutiko trakets bat da. Ikasketetan zein kiroletan ez dauka erremediorik. Nobitaren bizimodu kaskarrak bere etorkizuneko ondorengoei ere eragiten die, haien bizi-maila asko kaltetuz. Egoera jasan ezinik, bere etorkizuneko hereniloba Sewashik Doraemon bidaltzen dio, katu-motako robot umezain bat. Doraemon sakelan dauzkan etorkizuneko tresna bereziak erabiliz Nobita bide onetik eramaten saiatuko da, baina ez da lan makala izango. Lortuko ote du Doraemonek Nobita zoriontsu egitea?
Zuzendaria: YAGI Ryuuichi + YAMAZAKI Takashi
Gidoia: YAMAZAKI Takashi
Amaierako abestia:「Himawari no Yakusoku」by HATA Motohiro
#35 – (2015) Nobitaren espazioko heroien kronika
のび太の宇宙英雄記 / Nobita no Space Heroes
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: OOSUGI Yoshihiro
Gidoia: SHIMIZU Higashi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by Doraemon, Nobita, Shizuka, Erraldoi, Suneo
Tarteko abestia:「Miracle Ginga Boueitai no Thema」by Suginami Jidou Gasshoudan
Tarteko abestia 2:「Yume wo Kanaete Doraemon Gasshou Version」by Suginami Jidou Gasshoudan
Amaierako abestia:「360º」by miwa
#36 – (2016) Berria – Nobitaren Japoniaren jaiotza
新・のび太の日本誕生 / Shin – Nobita no Nippon Tanjou
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta Japoniaren sorrera”
(#10 filmaren remakea) Nobita eta lagunek gurasoekin edukitako liskar txiki baten ondorioz etxetik alde egitea erabakitzen dute, baina zoritxarrez ez daukate nora joanik. Askatasunaren bila, denbora-makinaren bidez inor bizi ez den antzinako Japoniara alde egitea eta bertan haien paradisua sortzea bururatzen zaie. Bitartean, espazio-denborako turbulentzia baten ondorioz, Kukuru mutiko harpetarra orainaldian agertzen da, eta Nobita eta lagunekin topo egin ostean bere egoeraren berri ematen die. Iluntasun-tribukoek, Gigazombie izaki ahalguztidunaren laguntzarekin, bere gurasoak eta argi-tribuko guztiak bahitu dituzte.
Zuzendaria: YAKUWA Shinnosuke
Gidoia: YAKUWA Shinnosuke
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Amaierako abestia:「Sora e」by YAMAZAKI Masayoshi
Promoziorako abestia:「Untaka Dance」by Untaka! Doradoradan
#37 – (2017) Nobitaren Antartikako izotzarteko abentura handia
のび太の南極カチコチ大冒険 / Nobita no Nankyoku Kachikochi Daibouken
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta Antartikako abentura handia”
[...]
Zuzendaria: TAKAHASHI Atsushi
Gidoia: TAKAHASHI Atsushi
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Paopao Dance」by mao, Hibari Jidou Gasshoudan
Amaierako abestia:「Boku no Kokoro wo Tsukutte yo」by HIRAI Ken
#38 – (2018) Nobitaren altxor-uhartea
のび太の宝島 / Nobita no Takarajima
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon eta altxor-uhartea”
[...]
Zuzendaria: IMAI Kazuaki
Gidoia: KAWAMURA Genki
Tarteko abestia:「Koko ni Inai Anata e」by HOSHINO Gen
Amaierako abestia:「Doraemon」by HOSHINO Gen
#39 – (2019) Nobitaren ilargi-azaleko ikerketaren kronika
のび太の月面探査記 / Nobita no Getsumen Tansaki
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: YAKUWA Shinnosuke
Gidoia: TSUJIMURA Mizuki
Hasierako abestia:「Yume wo Kanaete Doraemon」by mao
Tarteko abestia:「Usagi no Dance」by Hibari Jidou Gasshoudan
Amaierako abestia:「The Gift」by HIRAI Dai
#40 – (2020) Nobitaren dinosauro berria
のび太の新恐竜 / Nobita no Shin Kyouryuu
Euskaraz bikoiztuta: “Doraemon: Nobitaren dinosauro berria”
[...]
Zuzendaria: IMAI Kazuaki
Gidoia: KAWAMURA Genki
Tarteko eta amaierako abestia:「Birthday」by Mr. Children
Tarteko abestia 2:「Kimi to Kasaneta Monologue」by Mr. Children
### – (2020) Stand by Me Doraemon 2
STAND BY ME ドラえもん 2 / STAND BY ME Doraemon 2
Euskaraz bikoiztuta: EZ
(3DCG film berezia) Nobitak txikitan hil zitzaion amonaren huts handia sentitzen du, eta denbora-makinaren bidez amona bisitatzera joaten da. Nobitak amonari promes bat egiten dio, bere emaztea aurkeztuko diola. Aldi berean, etorkizuneko Nobitak orainaldira ihes egin du, Shizukarekiko ezkontzatik ihesi. Gauzak konpondu nahian orainaldiko Nobitak etorkizuneko Nobitaren lekua hartuko du, baina gauzak ez dira uste bezain ongi aterako eta nahaspila handia sortuko da. Lortuko ote du Nobitak bere etorkizuna konpontzea eta Shizuka zoriontsu egitea?
Zuzendaria: YAGI Ryuuichi + YAMAZAKI Takashi
Gidoia: YAMAZAKI Takashi
Tarteko abestia:「Gian ni Boeboe」by KIMURA Subaru (Erraldoi)
Amaierako abestia:「Niji」by SUDA Masaki
#41 – (2022) Nobitaren espazioko gudu txikia 2021
のび太の宇宙小戦争2021 / Nobita no Little Star Wars 2021
Euskaraz bikoiztuta: EZ
(#06 filmaren remakea) Pirika planeta Gilmore diktadorearen atzaparretan erori da. Papi presidente gaztea planetatik ihesi Lurrera iristen da, eta bertan miniaturak erabiliz zientzia-fikziozko film bat grabatzen ari diren Nobita eta lagunekin topo egiten du. Hauen harridurarako, Papi eta pirikatarrak miniaturen tamainakoak dira. Nobita eta lagunek argi txikitzailearen bidez Papiren ikuspuntua biziko dute, eta jostailuzko maketak erabiliz Pirika planetaren askatasunaren alde kemen handiz borrokatuko dira.
Zuzendaria: YAMAGUCHI Susumu
Gidoia: SATOU Dai
Tarteko abestia:「Kokoro Arigatou」by Billy BanBan
Amaierako abestia:「Universe」by Official HIGE DANdism
COVID-19aren ondorioz 2021erako pentsatuta zegoen film hau 2022ra mugitu behar izan zen.
Gertaera honek dorafilmen kronologian urtebeteko hutsunea sortu zuen (2021).
#42 – (2023) Nobita eta zeruko mundu perfektua
のび太と空の理想郷 / Nobita to Sora no Utopia
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: DOUYAMA Takumi
Gidoia: KOSAWA Ryouta
Amaierako abestia:「Paradise」by NiziU
#43 – (2024) Nobitaren Lurreko orkestra sinfonikoa
のび太の地球交響楽 / Nobita no Chikyuu Symphony
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: IMAI Kazuaki
Gidoia: UTSUMI Teruko
Amaierako abestia:「Time Paradox」by Vaundy
#44 – (2025) Nobitaren margomunduko istorioa
のび太の絵世界物語 / Nobita no Esekai Monogatari
Euskaraz bikoiztuta: EZ
[...]
Zuzendaria: TERAMOTO Yukiyo
Gidoia: ITOU Satoshi
Amaierako abestia: ???
<ERAIKITZEN>
~by Mirai (egoninobi)