Doraemon: Quiz wa Tsuki wo Meguru #01~07

DESKARGATU: Atal guztien karpeta | Atal-zerrenda

Gaurkoan Doraemonen atal berezi batzuk dakarzkizuet, 2019ko filma promozionatzeko egin ziren bi minutuko zazpi atal.

Doraemonek Ilargiari buruzko hainbat galdera egingo dizkigu, eta gu, Nobitarekin batera, asmatzen saiatu beharko gara. Atal bakoitzean Ilargiari buruzko bitxikeria bat ikasiko dugu.

Hauek dira atal bakoitzeko galderak:
#01 – Ilargiaren irudiak zeren antza daukala esaten da?
#02 – Lurretik Ilargira bala-trenez zenbat denbora beharko litzateke?
#03 – Ilargitik Lurra begiratuta nola ikusiko da?
#04 – Ilargian dagoen kraterrik handienak zenbateko tamaina dauka?
#05 – Errealitatean ikus daitekeen Ilargiaren kolorea zein da?
#06 – Gauerdiko 12etan ikus daitekeen Ilargia zein da?
#07 – Superilargi fenomenoko Ilargia zergatik handitzen da?

Ea zenbat asmatzen dituzuen!

About Mirai (egoninobi) 152 Articles
Kaixo, ni Mirai naiz. Japoniera praktikatzeko itzulpenak egiten ditut. Azkenaldian denbora-faltagatik ez dut askorik egiten, baina zerbait behar baduzue Twitterren @egoninobi izenarekin aurkituko nauzue.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*