DESKARGATU: Doraemon Short Films #09 | Film-zerrenda
Aupa doraemonzaleok! Gaurkoan beste film labur bat dakarkizuet: “Gu☆doraemonak: Dorapin lapurzintzoa – Erronka-gutun misteriotsua!”
Film hau 1997an estreinatu zen zinemetan, Doraemonen “Nobita no Nejimaki City Boukenki” filmarekin batera.
Oraingo honetan paper nagusia Doramed eta Dorarinhok jokatuko dute, eta katu-motako robot berri bat ezagutuko dugu: Frantziako Dorapin lapurzintzoa.
“Lapurzintzo” hitza “kaitou” euskaratzeko asmatu dut, Izatez “kaitou” literalki “lapur misteriotsua” da, baina lapur mota honek beti zintzo jokatzen du: lapurtu aurretik beti abisu bat bidaltzen du, eta lapurretak ez ditu inoiz asmo txarrez egiten. Horregatik erabili dut “lapurzintzo” hitza.
Bide batez, Doramedek bere buruari “neroni” (wagahai) deitzen dio, eta esaldien amaieran “bada” (deaaru) esaten du. Eta Achimov doktoreak esaldien amaieran “ezda?” (ssho) esaten du, “ezta?” (deshou) esatearen forma kolokial bat.
A la prochaine!
Leave a Reply