DESKARGATU: Doraemon Short Films #07 | Film-zerrenda
Aupa lagunok! Aste honetan ere beste film labur bat: “2112. urtea: Doraemonen jaiotza”
Film hau 1995ean estreinatu zen zinemetan, Doraemonen “Nobita no Sousei Nikki” filmarekin batera.
Ba al dakizue Doraemon nola jaio zen? Ez badakizue edota ahaztuta baduzue, film honek ezin hobeto azalduko dizue.
Bide batez, Gu☆doraemonak ere agertzen dira, baina diseinu apur bat desberdina daukate, agertu ziren lehen aldia izan zelako.
Itzulpen-ohar batzuk:
- 00:30etik 00:40ra dauden lau lerro horiei bene-benetako Fujiko F. Fujiok jarri zizkien ahotsa, film hau egin zenean oraindik bizirik baitzegoen.
- 00:55 – “Sugi-kakisura-no-happa-fumifumi”
Zentzurik gabeko esaldi bat, bolaluma baten iragarki batean azaldu zena. Silabak aldatuz eta ordezkatuz, “bolaluma motzari tapa kendu eta atzeko puntan jarrita, erraz eta eroso nahibeste idatz daitekeela” atera liteke: youtube - 01:00 – “Ene! Bai bortitza!” (oh mouretsu)
Showa garaiko beste iragarki bat: youtube - 01:02 – “Zur eta lur, Tamegorou!” (atto odoroku tamegorou)
Showa garaiko beste parida bat: youtube - 03:21 – “Dollmanstein” (dorumansutain)
“Nobita no Kyouryuu” filmeko etsaia, Doraemonen lehen filmekoa hain zuzen. - 09:49 – “Katuari urrea! Dorari perla!” (neko ni koban, dora ni shinju)
“Katuari urrea” (neko ni koban) esaerak zerbait alferrik xahutzea esan nahi du. “Dorari perla” izatez “txerriari perla” (buta ni shinju) litzateke, eta sinonimo bat da. - 13:42 – “Pilurkas” (piruukasu)
Fujiko F. Fujioren “Chinpui” seriean agertzen den zuzendari bat. - 14:27 – “urreduritasun-kentxoria” (kinchoodori)
Tresna baten izena, urduritasuna kentzen duen urrezko txori bat da. Hitz joko bat da: kinchou = urduritasuna, kin = urrea, chou/tori = txoria, toru = hartu/kendu.
Leave a Reply