DESKARGATU: One Piece #923 | Atal-zerrenda
Aste honetan goiz gabiltza! Hemen duzue atzoko atala.
Itzulpen-ohar batzuk:
- 12:40 – “tobiroppo” (飛び六方)
Hitz hau, shinuchi bezala, kabuki japoniar-antzerkiko termino bat da. Kasu honetan, Kaidoren pirata-taldearen egiturako maila/titulu bat da, shinuchi bezala. - 15:46 – “Gizao” (ギザ男)
Bai, badakit. Aurreko atalean “koska-mutil” idatzi nuen. Literalki hori litzateke, baina Trafalgar Lawren “Torao” (トラ男) ere literalki “tigre-mutil” litzateke. Lawrena orain arte japonieraz mantendu dudanez, konsistentziagatik hau ere japonieraz uztea erabaki dut. (Dena dela, euskaraz jartzea nahiago baduzue esan eta aldatuko dut).
Bestalde, “ebisu” eta “ushimitsu” hitzen esanahiak atalaren barruan bertan azalduta daude, beraz jarri arreta era ulertuko dituzue.
Etzi, denbora badut, SDBHren atal berezia euskaratuko dut! Hurren arte~!
Leave a Reply