DESKARGATU: One Piece #891 | Atal-zerrenda
Aupa! Wano ofizialki datorren astean hasiko da, baina istorio aldetik atal hau garrantzitsua iruditu zaidanez euskaratzea erabaki dut.
Hurrengo atalean marrazki estilo berria eta opening berria izango ditugu. Irrika bizian nago! Zuek ez?
Bukatzeko, itzulpen-ohar batzuk:
- 03:33 – “Makalhoshi” (Yowahoshi)
“yowai” (ahul/makal) eta “Shirahoshi” elkartuta. - 05:30 – “Choneba” (Choniki)
“Chopper” eta “aniki” (anaia/neba) elkartuta. - 07:35 – “birdaimyo” (daidaimyou)
“daimyo” baten gurasoa. Hortik “birdaimyo”, “birraitona/birramona” bezala. - 08:30 – “Ehunpizti” (hyakujuu)
“ehun” (hyaku) eta “piztia” (juu) elkarturik. “hyakujuu” hitzak “hainbat animalia / askotariko animaliak” esan nahi du, nahiz eta “ehun” kanjiaz idatzi ez du literalki ehun direla esan nahi, hala ere “Ehunpizti” deitzea erabaki dut. - 18:45 – “Karpagarria!” (sukoi)
“sugoi” (harrigarria/izugarria) eta “koi” (karpa) elkartuta.
Hurren arte, piratok!
Leave a Reply