Nor gara?
Fansub bat gara: EuskoManga.
Manga eta animea euskarara itzultzeaz gain, komunitate bat
eratzen dugu zaletasun bera lagunartean partekatuz.
Garai bateko ETBn anime mordoa ikusiz jaio ginen: Dragoi Bola,
Fly, Arale, Doraemon, Shin Chan, Doremi, Keroro, One Piece...
Baina garai horiek amaitu ziren eta gaur egun ez da ia animerik bikoizten.
Egoera latz horri aurre egiteko asmotan sortu zen EuskoManga.
Ez gara profesionalak, baina gure lana txukun egitea gustatzen zaigu.
Askotan gauzak gaizki egiten ditugu, baina akatsetatik ikasten dugu.
EuskoManga fansub irekia da. Lanerako gogoa
duen edonor onartzen dugu gure taldean.
Dena dela gure komunitatean parte hartzera gonbidatzen zaitugu,
foroan parte hartuz eta zure zaletasunak besteokin partekatuz.
Oraindik komunitate txikitxoa gara,
baina zurekin bat gehiago izango gara!
Zeren zain zaude? Anima zaitez!
