Honako hauek nik egindako apunte batzuk dira. Baliagarria izan daitekeelakoan, hemen partekatu ditut. Noizbehinka gauza berriak gehituko ditut beharbada. Akatsen bat ikusten baduzue, abisatu mesedez!
Aditz-forma desberdinak:
Ohar batzuk:
- Aditzek ez daukate ez pertsonarik, ez generorik, ezta numerorik. Ez dituzte, adibidez, “jan dut” eta “jan dute” bereizten. Aditza nork egin duen adierazteko “nik” edo “haiek” gehitu beharko litzateke hasieran.
- Orainaldia eta etorkizuna berdinak dira. Etorkizuna adierazteko denbora-adierazleak (“gero”, “bihar”…) erabiltzen dira, aditzetik kanpo noski.
- Iragana jadanik gertatu den guztia da, baita duela segundo bat gertatutakoa ere. Hau da, japonieraz ez dituzte “sagarra jan dut” eta “sagarra jan nuen” bereizten, berdin esaten dituzte.
Adibidea: 食べる = たべる = JAN aditza
–orainaldia/etorkizuna = たべる = jaten/jango dut (errespetuz たべます)
–orainaldia/etorkizun negatiboa = たべない = ez dut jaten/jango (errespetuz たべません)
–iragana = たべた = jan dut/nuen (errespetuz たべました)
–iragan negatiboa = たべなかった = ez dut/nuen jan (errespetuz たべませんでした)
–nahia = たべたい = jan nahi dut (errespetuz たべたいです)
–nahi negatiboa = たべたくない = ez dut jan nahi (errespetuz たべたくないです)
–ahalera = たべれる = jan dezaket (errespetuz たべれます)
–ahalera = たべれない = jan dezaket (errespetuz たべれません)
–asmoa = たべよう = jan dezagun (errespetuz たべましょう)
–pasiboa = たべられる = jana izaten/izango da (=jan daiteke) (errespetuz たべられます)
–pasibo negatiboa = たべられた = jana izan da/zen (errespetuz たべられませんでした)
–agintera = たべろ = jan ezazu (errespetuz たべませ)
–agintera negatiboa = たべろな = ez ezazu jan
–“-ba” baldintza = たべれば = jango badut
–“-ba” baldintza negatiboa = たべなければ = jango ez badut / jan ezingo badut
–“-tara” baldintza = たべたら = jango banu
–“-tara” baldintza negatiboa = たべなかったら = jango ez banu / jan ezingo banu
–“te” forma = たべて = jan
Forma hau aditza beste aditz batekin elkartzeko erabiltzen da, adibidez:
たべている edo たべてる = たべて + いる = jan + egon = jaten nago
(errespetuz たべています edo たべてます)
たべていない edo たべてない = たべて + いない = jan + ez egon = ez nago jaten (=ez dut jan)
(errespetuz たべていません edo たべてません)
たべてください = たべて + ください = jan + mesedez = jan, mesedez
たべておわった = たべて + おわった = jan + amaitu dut/nuen = jaten amaitu dut/nuen
Partikulak:
の noren / zeren / nongo
- わたしのりんご = nire sagarra
- りんごのあじ = sagarraren zaporea
- やまのりんご = mendiko sagarra
と eta
や edota / besteak beste
か galdera-marka / ala
- りんごといちご = sagarrak eta marrubiak
- りんごやいちご = sagarrak edota marrubiak
- りんごかいちごか = sagarrak ala marrubiak?
に nori / non / nora
で zerez / non
へ norantz / nora
- わたしにくれた = niri eman zidan (pertsonaに eman)
- がっこうにいる = eskolan nago (lekuaに egon)
- がっこうにいく = eskolara noa (lekuaに joan)
- じてんしゃでがっこうにいく = bizikletaz eskolara noa (gauzaで lekuaに joan)
- がっこうでべんきょうする = eskolan ikasten dut (lekuaで zerbait egin)
- がっこうへいく = eskolarantz noa (lekuaへ joan)
- がっこうへようこそ = ongi etorri eskolara (lekuaへ ongi etorri)
は zer / zerk / nor / nork / gaia markatzen du
が zer / zerk / nor / nork / subjektua markatzen du / enfasia ematen du
を zer / ekintza jasotzen duen objektua markatzen du
- りんごはおいしいだ = sagarra goxoa da (zer da sagarra? goxoa)
- りんごがおいしいだ = sagarra da goxoa (zer da goxoa? sagarra)
- りんごをたべた = sagarra jan dut (zer egin dut? sagarra jan)
- わたしはたべた = nik jan dut (nik zer egin dut? jan)
- わたしがたべた = nik jan dut (nork jan du? nik)
- わたしはりんごをたべた = nik sagarra jan dut (nik zer egin dut? sagarra jan)
- わたしがりんごをたべた = nik jan dut sagarra (nork jan du sagarra? nik)
- りんごはわたしをたべた = sagarrak ni jan nau (sagarrak zer egin du? ni jan)
- りんごがわたしをたべた = sagarrak jan nau ni (zerk jan nau ni? sagarrak)
- りんごをわたしはたべた = sagarra dut nik jan (zer egin dut? sagarra dut jan)
- りんごをわたしがたべた = sagarra dut nik jan (nork du sagarra jan? nik dut jan)
- りんごはわたしがたべた = sagarra nik jan dut (nork jan du sagarra? nik jan dut)
- りんごはわたしにたべられ = sagarra nik jana izan da (zer izan da sagarra? nik jana)
- りんごがわたしにたべられた = sagarra izan da nik jana (zer izan da nik jana? sagarra)
- みけるはわたしのりんごをたべた = Mikelek nire sagarra jan du (Mikelek zer egin du? nire sagarra jan)
- みけるがわたしのりんごをたべた = Mikelek jan du nire sagarra (nork jan du nire sagarra? Mikelek)
- みけるにりんごをあげた = Mikeli sagarra eman diot (Mikeli zer egin diot? sagarra eman)
- りんごをみけるにあげた = sagarra Mikeli eman diot (sagarra nori eman diot? Mikeli)
- りんごはみけるにあげられた = sagarra Mikeli emana izan da (sagarra nori emana izan da? Mikeli)
- りんごがみけるにあげられた = sagarra izan da Mikeli emana (zer izan da Mikeli emana? sagarra)
- わたしはみけるにりんごをあげた = nik Mikeli sagarra eman diot (nik zer egin dut? Mikeli sagarra eman)
- わたしがみけるにりんごをあげた = nik eman diot sagarra Mikeli (nork eman dio Mikeli sagarra? nik)