Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

14-10-2018 14:02
Atzo ezin izan nuen Made in Abyss igo, baina gaurko prest egongo da! 06

08-10-2018 00:11
Datorren asteburuan Mangamore ospatzen da Amorebietan (Bizkaia)! Pasa zaitezte handik egun on bat igarotzeko! 21

06-10-2018 18:25
Made in Abyss 03 biharko prest egongo da! Azken ukituak falta zaizkio! 112

29-09-2018 09:27
Arazoa zuendua izan da, barkatu eragozpenak 118

23-09-2018 00:02
21

Shoutbox Agiritegia
Hotarubi no Mori e - Filma Euskaraz
Pelikulak

Film Berria!!

Aupa, StarKiller (Admin) nauzue! Luze neraman zerbait egin nahian eta azkenean film hau egitea erabaki dut. Ez da oso ezaguna, baina ikusteak merezi du benetan. Polita eta tristea da aldi berean.

Filmak neska baten istorioa azaltzen du, bere bizitzako hainbat urtetan zehar. Tarte horretan Gin ezagutuko du, eta lagun minak bihurtuko dira. Baina egun batean...

Bakarrik aurrera diezazueket amaiera tristea baino tristeagoa dela. Hortaz, goza ezazue!

Deskargatu!

Ikusi online

Dragon Ball Super 006
Dragon Ball

Dragoi Bola gehiago!

Gaurko honetan Vegeta Jaun Bills ez haserrarazten saiatuko da. Baina ez du batere erraza izango hainbeste artabururen artean. Bere harrotasun guztia zeharo apalduta geratuko da. XD

Marrazkien kalitateak apur bat hobera egin du~

Hurren arte!

Deskargatu!

Atal gehiago / Ikusi online

Pocket Monsters the Origin 01
Pocket Monsters

Aupa lagunok!

Gaurkoan EuskoMangak aurkezten du... "P" letraz hasten den eta twitterren inork asmatu ez zuen animea: Pocket Monsters! "Pokémon" izenaz ere ezagunagoa!

Jakingo duzuenez Pokémonek denboraldi eta atal mordoa ditu. Baina gure asmoa anime motz eta berezi bat itzultzea da soilik: Pocket Monsters the Origin

Lau ataletan banatutako anime honek Game Boy kontsolako joko originaletan murgilduko gaitu.

Besterik gabe, hona lehen atala!

Itzultzailearen oharra (EgoniNobi): Pokémonen, hirien eta pertsonen izenak japonierazko originalak mantendu ditut. Mugimenduak eta objektuak, berriz, japonieratik itzuli ditut literalki :)

Deskargatu!

Atal gehiago / Ikusi online

EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue