Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

10-06-2018 11:00
Argazkia behin egin duzula, hona igo dezakezu https://euskomang.
..p?p=upload
eta gero newsera gehitu linka jarriz

09-06-2018 23:53
Konpondu dut 57 Argazkia jartzen saiatuko naiz baina zerbaitengatik ez dit uzten...

09-06-2018 23:47
Bide batez, URLak klikagarri egin ditzakezu botoi batekin, bai Megakoa eta bai Twitterekoa ;)

09-06-2018 23:41
Bai, horretan nabil. Kontua ahalik eta lasterren konpontzen ari naiz 111

09-06-2018 23:39
Gogoan izan martxin megako linka link+key izan behar dela 16

Shoutbox Agiritegia
Jojo's Bizarre Adventures Stardust Crusaders 01
Jojo no Kimyou na Bouken

Kaixo EuskoMangazaleok! IRITSI DA JOJOREN 3.ZATIA EUSKOMANGARA! Zati honetan, gure husbando handiena den Josephen biloba esagutuko dugu, Kujo Jotaro. Jotaro espetxeratuta dagoen gazte bat da gaizkitzea delako, baina poliziek ez dakitena da bere burua nahita espetxeratu nahi zuela eta ez duela espetxetik atera nahi izpiritu maltzur baten menpe dagoela dioelako. Honek, Joseph Japoniara eramango du Jotaro sendatu ahal izateko eta bere lagun batekin joango da, izpiritu maltzurrez asko dakiena. Zer gertatuko da?

Nire arpitarapenez ahal bezain lasterren konturatu nahi baduzu, hemen nire Twitterra: TWITTER

Hemen atalaren link-a!

MEGA

1 #1 Admin
on May 31 2018 21:26:21
Hau poza!!30
3 #2 EgoniNobi
on June 02 2018 20:29:27
Zer da hau, Blue Dragonen hirugarren denboraldia? 05

Mila esker!!
148 #3 Martxin
on June 03 2018 14:46:23
Aupa! Ohar batzuk eman nahi nizkizuke itzulpenari buruz, nahi badituzu erabili ditzakezunak.

Nire lagunei eta niri serie hau asko gustatzen zaigu, eta behin baino gehiagotan erabiltzen dituzten hitz bitxiak euskerara itzultzen zaiatu gara:

Stand: Izana. Norberaren zehozer adierazten duen hitz labur bat, gure ustez bikain datorkio

Magician red: Azti gorria ; Star platinum: Zilar izarra ; Hermit purple: Ermitau morea (beste "izan" guztiak ere zuzenean itzuli ohi ditugu, baita erabiltze dituzten abileziak ).

Stardust crusaders: Izarhauts gudariak

Yare yare daze: Ene ene bada

Etab...

Nire kuadrillako kontuak dira, baina zuk aplikatu ditzakezu nahi baduzu!

15
3 #4 EgoniNobi
on June 03 2018 17:19:10
A ze kuadrilla dibertigarria duzun! 05
98 #5 Markel416
on June 04 2018 01:42:59
Kaixo Martxin! Ez dakit Jojoren aurreko denboraldiak ikusi dituzuen, baina bada ez bada, ohartu egiten zaitut hau ez dela lehen denboraldia.

Itzulpenei buruz, eskertzen dizut itzuli izana, baina egia esaten badizut, ez nituen izenak aldatu nahi gero interneteko fandometan eta memeetan moldatzeko erraztasun handiagoa izan zenezaten. Agian, hemendik aurrera, "izan" edo "Stand" bat agertzen den lehen aldian elebitan jarriko dut eta gero euskaraz itzulita utzi, zer deritzozu? 20
148 #6 Martxin
on June 04 2018 20:20:28
Bai, dauden denboraldi osoak ikusi ditut!08

Itzulpenen kontu hori nire maniak besterik ez dira eta zuekin partekatu nahi nituen besterik ez.46

Itzulpena zurea da, beraz nire ustetan zuk nahi duzun moduan ipini beharko zenituzke . Nire ideia gustatu bazaizu ondo, bestela jarri normal, berdin ikusiko dut!116

Aldaketaren bat egitekotan jarri ohar bat hitza agertzen denean, lehen kapituluan "Stand" erabili duzulako. "Izana" erabiltzera animatzekotan jarri nonbait hitz horrek "Stand " esan nahi duela euskaraz.
15
98 #7 Markel416
on June 05 2018 23:49:56
Gustatu zait zure ideia, baina beste hizkuntzen itzulpenekin hobeto ulertzeko dagoen bezala utziko dut erraztasun handiagoarekin ibiltzeko. Gainera, iruditzen zait ingelesez uztea dela hoberena Hirohiko Arakik (Jojoren sortzaileak) ingelesezko izena ematea erabaki zuelako eta, beraz, bere benetako izena ingelesezkoa dela uste dudalako. 15
Iruzkina bidali
Saioa hasi behar duzu iruzkin bat idatzi ahal izateko.
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue