Jarrai Gaitzazue Hemen



Manga Irakurlea
Shoutbox
You must login to post a message.

16-01-2018 09:36
Perfekto! Eskerrik asko bioi!

15-01-2018 21:14
Dragoi Bola eta Sakuraren azken atalaren zain zaudeten guztioi, barkatu baina oso lanpetuta nabil eta pixka bat atzeratuko naiz, espero dut ez gehiegi.

15-01-2018 21:09
Aupa Songoku! Markelek esandakoa, emisioarekin batera jarraitu ahal izateko azken sagatik aurrera hasi nintzen itzultzen. Noizbait denbora badut beste atalak ere itzuliko ditut baina momentuz ezin dut

15-01-2018 12:39
Kaixo songoku! Gertatzen dena da Dragoi Bola Super azpititulatzen hasi zenean lehen ataletik ez zela jarraitu 12.ataletik aurrera, baina azken sagarako berriro hasi da itzultzen egunean eramateko eta

15-01-2018 12:34
Kaixo danoi! Jakin daiteke zergatik DB superren atal batzuk ez dauden itzulita eta berriak agertzen diren? Eskerrik asko zuen lanarengatik!

Shoutbox Agiritegia
Jojo's Bizarre Adventures The Animation 10 - BATTLE TENDENCY
Jojo no Kimyou na Bouken

Kaixo EuskoMangazaleok! Hemen da Jojo berriro ere, baina benetan Jojo da? Non dago gure Jonathan, zaldun indartsu eta erraldoia? Bere zatia bukatu da eta orain Joseph Joestarrena hasi da! Nor den jakiteko, ikusi atala!

Bakean utzi aurretik pare bat gauza:

1. Zati honen izena Battle Tendency da. Ez dakienarentzat, Jojoren zati bakoitzak izen bat du, denboraldika bezala. Lehenengo zatiaren izena Phantom Blood da, azpititulatzen hasi nintzenean, ez nuen bere izena jarri eta orain esaten dizuet.

2. Zatien izena ez jartzearekin jarraituta, horretaz arduratuko naiz. Azpidatzitako atalak etorkizun batean Remasterizatu nahi ditut hainbat akats ditudala ikusi dudalako denbora pasa ahala: kolore okerrak, akats gramatikoak, izen eta deskribapen falta anime batzuetan... Horregatik, abisua eman nahi dizuet, noizbait megako linkean atala ez baduzue ikusten, ez larritu, bidean egongo da eta akatsik gabe.

Beno, sekulako txapa askatu dizuet. Sentitzen dut, noizbehinka gauzak azaldu egin behar dira.

Aurreko ildotik jarraituta, Joseph Joestar ezagutuko dugu atal honetan, nor izango da? Nik esango dizuedan gauza bakarra da 1938.urteko New Yorken gaudela. Omoshiroi! Gainera, hurrengo atalean opening berria! Opening hau benetan brutala da, ikusiko duzue, baina spoilerrak jaso nahi ez badituzue, ez ikusi agian Battle Tendency osoa izorratuko dizuela.

Nahikoa txaparekin, hemen nire twiterra: TWITTER

Hemen atalaren link-a!

MEGA

3 #1 EgoniNobi
on January 08 2018 22:37:26
Zoragarri!! Hau poza! 10

Etorkizunean azpidatziak erremasterizatzearena oso ongi ulertzen dut, nik ere gauza bera egiteko asmoa daukat Dragoi Bolarekin. Arreta handia ipini arren beti geratzen zait akatsen bat XD

Konturatu naiz Jojoren animea izatez nahiko berria den arren manga oso zaharra dela, eta oraindik aurrera jarraitzen duela. Harrigarria.
98 #2 Markel416
on January 08 2018 22:52:25
Bai, hala da. Jonathanen zatia (Phantom Blood) hasi zenean 1987a zen eta gaur egun mangan 8 zati daude. Hirohiko Araki jenio hutsa da.05

Anime bat egiteko hainbat aukera egon ziren, baina hasieran 3.zatia bakarrik animatu zen eta gero pelikulak egiteko aukerak eman ziren, baina pelikulak egiteko pertsonaiak istoriotik kendu nahi zituzten luze ez egiteko (adibidez Phanthom Bloodetik Speedwagon kendu).

Azkenean, David Productionsen laguntzarekin obra hau egin zen, manga errespetatzen duena erabat eta kalitate oso altukoa.
3 #3 EgoniNobi
on January 08 2018 23:00:05
Joseph Joestarrek Gintokiren ahotsa dauka!!!!! Hitz egiten duen bakoitzean ezin dut serio hartu 05

Ba eskerrak ez dutela gure waifu Speedwagon kendu XD
Zoragarri, ea denborarekin manga guztiak adaptatzen dituzten animean.

Spoiler:
Speedwagon... ;_;
1 #4 Admin
on January 09 2018 23:31:13
Eskerrik asko ekarpenagatik!!04
Iruzkina bidali
Saioa hasi behar duzu iruzkin bat idatzi ahal izateko.
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue