Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

14-10-2018 14:02
Atzo ezin izan nuen Made in Abyss igo, baina gaurko prest egongo da! 06

08-10-2018 00:11
Datorren asteburuan Mangamore ospatzen da Amorebietan (Bizkaia)! Pasa zaitezte handik egun on bat igarotzeko! 21

06-10-2018 18:25
Made in Abyss 03 biharko prest egongo da! Azken ukituak falta zaizkio! 112

29-09-2018 09:27
Arazoa zuendua izan da, barkatu eragozpenak 118

23-09-2018 00:02
21

Shoutbox Agiritegia
Gaia ikusi
EuskoManga » EuskoMangaTM » Tutorialak
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
TUTORIAL BERRITUA 2018 (animea)
EgoniNobi
Kaixo denoi. 2018an gaude eta fansuba sortu genuenetik hona gauza asko aldatu dira. Garaiak aldatu egin dira, baina dirudienez foroan dauden tutorialak ez. Oso nahasgarriak direla iruditzen zait, beraz tutorial berri hau egitea erabaki dut urte luze hauetan ikasitako esperientzietatik. Tutorial hau zuek ideia bat izateko da, gero norberak bere modura egin ditzake gauzak. Has gaitezen!

MATERIALA ESKURATU

Hasteko euskaratu nahi dugun animearen bideoak behar ditugu, horren gainean itzulpena egiteko. Azpitituluak sortzeko Aegisub izeneko programa erabiltzen dugu.

Azpitituluak hutsetik sortzea lan neketsua da, beraz gehienetan aukera izanez gero beste azpititulu batzuk erabiltzen ditugu oinarri gisa. Norbera librea da nahi duen iturritik euskaratzeko. Zuzenean japonieratik itzuli, beste fansub baten lanetik abiatu... Nahi duzuena!

Horretarako hona hemen webgune interesgarri batzuk:
Azpitituluak japonieraz: https://kitsunekk...apanese%2F
RAW bideoak eta releaseak beste hizkuntzetan: https://nyaa.si/

ITZULPENA EGIN

Hauxe da Aegisub programaren interfazea, azpititulu batzuk eta bideo bat kargatu ondoren:
euskomanga.com/images/emirututo.png
▲(sakatu irudiaren gainean handitzeko, edota leiho berri batean zabaldu)

Hasteko azpitituluen fitxategia kargatu (1). Azpitituluak dituen bideo bat hautatu daiteke zuzenean bere azpitituluak kargatzeko.

Ondoren bideoa kargatu (2), eta honekin batera audioa ere kargatuko da.

Lerroak bideo/audioarekin bat datozela ziurtatu behar da, bestela denborak mugitu beharko dira. Horretarako irudian ageri den grafiko berdean giltzak eskuz mugitu daitezke, edota lerroen denbora-zenbakiak aldatu. Hainbat lerroren denborak aldi berean aldatzeko "Denborapena->Aldatu denborak" interfazetik ere egin daiteke (3).

Letra tipoa, tamaina, kolorea eta abar finkatzeko "Estilo kudeatzailea" interfazera jo behar dugu (4). Bertan estilo desberdinak sortu, gorde eta editatu daitezke.

(5) puntuan uneko lerroari estilo-mota bat esleitu diezaiokegu, eta "Editatu" botoia sakatuz berriz ere estilo-kudeatzailera goaz.

(6) puntuko botoiekin uneko lerroari letra lodia edo etzana jarri, edota tamaina, koloreak eta abar aldatu ahal zaizkio testuan "tag" batzuk ezarriz. Aldaketa hauek uneko lerroan bakarrik ikusiko dira, estilo-motak ez du aldaketarik jasango. Tag horiei buruzko informazio gehiago hemen: http://docs.aegis.../ASS_Tags/

(7) puntuko botoiekin azpidatziak posizioz mugitu eta biratu daitezke. Gehiago sakontzeko informazioa hemen: http://docs.aegis...pesetting/

Uste dut hauek direla puntu garrantzitsuenak, baina ikasteko modurik onena norberak programarekin saltseatzea da. Beraz probatu botoi guztiak beldurrik gabe!

RELEASEA OSATU

Behin itzulpena eginda, bideoarekin batu eta EuskoMangan posteatzeko ordua da! Bai ederki!

Hasteko bideoa eta azpitituluak fitxategi bakarrean elkartu behar dira. Hau dagoeneko tutorial honetan nahiko ongi azalduta dagoela esango nuke: https://euskomang...read_id=66

Behin fitxategi finala lortuta azken ukituak emateko ordua da. Normalean fitxategiaren izenari CRC kodea jartzen diogu. Kode hauek fitxategiak egiaztatzeko erabiltzen dira, errorerik ez dutela ziurtatzeko. Fitxategi bati CRC kodea jartzeko RapidCRC programarekin erraz egin daiteke.
euskomanga.com/images/egotuto.png
"Open files" sakatuz (1) fitxategia kargatu eta "Put CRC" sakatuz (2) fitxategiari CRC kodea jarriko zaio. Dena ongi badago fitxategia berde agertuko da.

Azken pausoa internetera igotzea da. Horretarako MEGA erabiltzen dugu normalean.

Dena prest dagoenean, egindako lanak EuskoMangan argitaratzeko "newsak" egiten ditugu, orrialde nagusian ageri diren albistetxo horiek. Hona hemen tutorial txikitxo bat nola egin azalduz: https://euskomang...read_id=51

-----

Edozein zalantza komentatu lasai. Mila esker irakurtzeagatik!!
euskomanga.com/images/keroro_thumbs.jpg
Editatu du EgoniNobi Data: 03-06-2018 20:39
x1
 
Martxin
Bikain! Behar nuen informazio guztia dago! 03Programarekin trasteatzen hasiko naiz ea nola moldatzen naizen.142
 
Forora joan:
Similar Threads
Thread Forum Replies Last Post
(ZAHARRA) Fansubaren egitura ANIMEA egitean Tutorialak 3 04-08-2015 17:09
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue