Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

24-09-2017 16:33
Badator Dragoi Bola! 13

17-09-2017 23:47
TL NOTE: "DB" means "datubase", not "Dragoi Bola"

17-09-2017 23:43
Hainbat arazo zuzendu dira DBean, barkatu eragozpenak 118

17-09-2017 19:27
Ea zer iruditzen zaizuen serie berria! 49

15-09-2017 23:08
Sakura kartak zakura! 104

Shoutbox Agiritegia


Aupa lagun! Animea eta manga euskaratzeko prest dagoen jendearen bila gabiltza.
Ez ote zara horietako bat zeu izango? Berdin dio esperientzia duzun ala ez!
Lanerako gogotsu bazaude geuk irakatsiko dizugu jakin beharreko guztia.
Zer diozu? Animatuko zara? Hala bada pasa zaitez forotik edota bidali mezuren bat guri.
Mila esker~!

~ EuskoManga Team
(Hide Notice for 7 days) 

Gaia ikusi
EuskoManga » EuskoMangaTM » Tutorialak
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
Softsub moduan "enkodeatu" (muxeatu)
EgoniNobi
<!- Ez beldurtu tutorialak luzea dirudielako. Oso motza eta oso erraza da. MeGUI erabiltzea baino askoz gehiago XD -!>

MeGUIrekin azpitituluak bideora itsasten ikasi genuen. Baina prozesu luzea izan daiteke ordenagailu-patata daukagunontzat. Ez al dago beste modurik? Bai, badago! Azpitituluak softsub moduan erantsi daitezke bideora. Honen abantaila/desabantaila edonork gure azpitituluen fitxategia atzitu eta aldaketak egin ditzakeela da, azpitituluak ez baitaude irudiarekin bat, baizik eta "flotatzen". Metodo honetan interesatuta zaude? Has dezagun bada azalpena!

Honetarako "MKVToolNix" programatxoa beharko dugu. Irudietan ikus dezakezuen bezala, nik 8.6.1 bertsioa daukat. Zuek azken bertsioa ere erabili dezakezue nahi izanez gero, baina baliteke interfazea apur bat desberdina izatea. Esteka honetan aurkituko dituzue bertsio guztiak: https://mkvtoolni.../releases/

Setup.exe fitxategia deskargatu, instalatu eta listo. Sortuko diren fitxategi guztien artean guri interesatzen zaiguna mkvtoolnix-gui izango da, hori baita interfazea.

MKVToolNix GUIa zabaldu eta...
euskomanga.com/images/mux_1.png
▲ Arrastratu bideoa eta azpitituluak sarrera-agirietara.

Sarrera-agirien zatiak agertuko dira:
euskomanga.com/images/mux_2.png
▲ Nire kasuan bideoarekin zetozen azpititulu ingelesak desaktibatu ditut, eta nire azpitituluei "basque(baq)" hizkuntza esleitu diet. (Nahi izanez gero hainbat audio-pista eta azpititulu-pista ezarri ahal zaizkio bideoari, agiri gehiago sartuz eta pista horiek hautatuz). Nire irudian application/x-trutype-font izeneko eranskin bat dagoela ere ikusiko zenuten. Kontuz, garrantzitsua da! Horretaz aurrerago hitz egingo dut. Dena gertu dagoenean, "Hasi multiplexaketa" sakatu eta segundo batzuen buruan bideo muxeatua sortuko da.

Irteera-karpetan fitxategi berria agertuko da:
euskomanga.com/images/mux_3.png
▲ Sarrera gisa erabilitako fitxategiak jada ezabatu daitezke. Azpitituluen fitxategia barne, bideo berrian jada sartuta baitago.

Azkenik, garrantzitsua!
application/x-trutype-font izeneko eranskinak fontak dira, hau da, letra-tipoak. Nire kasuan (goiko irudian), font bakarra erabiltzen dudanez (Open Sans Semibold), eranskin bakarra dago. Font bakoitza eranskin bat izango da. Aegisuben erabiltako guztiak jarri behar dira.
euskomanga.com/images/mux_fontak.png
▲ Demagun hiru font horiek behar ditugula. "Eranskinak" lehiatilara aldatu eta fontak pantailara arrastratu. Bukatzean "Hasi multiplexaketa" sakatu.

Proba egin nahi izanez gero, sortu berri den fitxategia agiri gisa sartu:
euskomanga.com/images/mux_fontakbai.png
▲ Ikusiko duzue fontak eranskin gisa ageri direla (mux egin aurretik ez dira agertuko, nahiz eta eranskinak lehiatilan jadanik ageri ziren).

---------

Edozein zalantza baduzue edo zerbait ez badut argi azaldu (edo gaizki azaldu badut) esaidazue mesedez! Mila esker denoi eta espero dut hau erabilgarri izatea bat baino gehiagorentzat :)
Editatu du EgoniNobi Data: 15-03-2017 01:10
 
Admin
Tutorial bikaina!78
 
Forora joan:
Similar Threads
Thread Forum Replies Last Post
Japan Weekend Bilbao ["I WANT YOUR MONEY"] Orokorra 15 30-09-2015 23:09
Arriskua Miiversean! "eta" juntagailua eta baneo zuzena Off-Topic 2 09-11-2014 17:27
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue