Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

03-02-2019 19:02
Asteburu honetako atala astean zehar igotzen saiatuko naiz. 118

19-01-2019 22:18
66

07-01-2019 16:41
Urte berri on desu 16

02-12-2018 14:59
Atzerapena! (Berriro, beti bezala, azterketak gainera datoz...) 111

25-11-2018 18:02
Atala astean zehar aterako dut, barkatu. 93 Atzerapen gehiago ez egitea espero dut. 134

Shoutbox Agiritegia
Gaia ikusi
EuskoManga » EuskoMangaTM » Orokorra
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
Webgune Beregituraketa
Admin
Urte bat baino gehiago pasatu da blogetik hona mugitu ginenetik. Bitartean, mota ugariko zerbitzuak gehitzen joan naiz (irakurle bat, torrent tracker bat, bi seeder, laino bat, irrati bat...).

Hau guztia jendea webgunea erabiltzera eta komunitatean parte hartzera bultzatuko zuelako ustetan egin nuen, baina ez da hala gertatu. Hori dela eta, zerbitzu murrizketa bat egingo dut, beharrezkoak ez direnak kenduz.

Norbaitek aurkako iritzia badu edota zerbitzuren bat mantentzea nahi badu, mesedez, esan dezala.

Eskerrik asko.

Mantenduko diren oinarrizko zerbitzuak:
  • euskomanga.com
  • irakurri.euskomanga.com
  • tracker.euskomanga.com

Baztertu daitezkeenak:
  • EuskoManga Irratia
  • Iturri (1. Seeder)
  • Sendoa (2. Seeder)
  • Egoera
  • ...


Hiru zerbitzari izatetik bakarrera pasatuko da (185.62.189.178)
 
EgoniNobi
Erabat ados zure erabakiarekin. Zerbitzu gehiegi dauzkagu garen komunitate txikirako. Zerbitzu oso onak dira, eta erabilgarritasun handia izan dezakete. Baina oso jende gutxi gara, eta horietatik lau katuk bakarrik jakingo dute zerbitzuak behar bezala erabiltzen. Ez du merezi.

Aurrerago, jende gehiago garenean, kontuan hartzeko moduko gauzak izan daitezke. Baina momentuz hobe sinpleenera jo. Azken batean inon ez da ikusi hainbeste zerbitzu eskaintzen dituen fansubik XD

Gauza bat. Trackerra mantenduko duzula jarri duzu. Manga Irakurlea mantentzearekin ados, probetxu asko ematen zaiolako. Baina trackerra... Nik ez dut garbi ikusten.
 
Admin
EgoniNobi(e)k idatzi du:
Gauza bat. Trackerra mantenduko duzula jarri duzu. Manga Irakurlea mantentzearekin ados, probetxu asko ematen zaiolako. Baina trackerra... Nik ez dut garbi ikusten.


Arrazoi sinple batengatik mantenduko da: xahutzen dituen baliabideak arbuiagarriak direlako. Ez du beste zerbitzaririk behar scripta egikaritzeko. Zerbitzari (WebServer) honetan bertan egon daiteke.
Gainera nire altxor kutunetako bat da 133
 
Forora joan:
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue