Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

03-02-2019 19:02
Asteburu honetako atala astean zehar igotzen saiatuko naiz. 118

19-01-2019 22:18
66

07-01-2019 16:41
Urte berri on desu 16

02-12-2018 14:59
Atzerapena! (Berriro, beti bezala, azterketak gainera datoz...) 111

25-11-2018 18:02
Atala astean zehar aterako dut, barkatu. 93 Atzerapen gehiago ez egitea espero dut. 134

Shoutbox Agiritegia
Gaia ikusi
EuskoManga » EuskoMangaTM » Orokorra
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
Japan Weekend Bilbao ["I WANT YOUR MONEY"]
Admin
Hona hemen nire iritzi pertsonala:

Japan Weekend delakoa gaur ospatuko da B̶i̶l̶b̶o̶n̶ Barakaldon. Ni lehenengo ediziora joan nintzen lagunekin eta 8 euro baino gehiago ordaindu nituen. Bertan aurkitu nuena guztiz penagarria izan zen, oso.

Leku asko eta gauza gutxi, helburu bakarra SALTZEA zuten. Orduan konturatu nintzen zertaz zihoan kontua... Japan Weekend enpresa pribatu bat da, eta helburu bakarra dirua du. Dirua, dirua eta dirua. Enpresak duen mozkina txikia balitz bezala, jendea kontratatu beharrean borondatezkoak erabiltzen dituzte. Horrela dena dohainik.

Nire hurbileko ezagunek esan zidatenaren arabera, Japan Weekendekoek ez zuten behar bezalako harremanik izan elkarteekin. Ondorioa: kaka zaharra.

Hori dela eta, nahiago dut Mangamore, Motsukora edo Getxo Manga mila aldiz!

Eta zuek, zer uste duzue?
 
EgoniNobi
--- POST ERRESERBATUA ---

Japan Weekendetik itzultzen naizenean erantzungo dizut. Aurreko edizioa kaskarra izan zen, bai. Baina badut oraingoa hobea izango den itxaropena 15
 
Admin
EgoniNobi(e)k idatzi du:

--- POST ERRESERBATUA ---

Japan Weekendetik itzultzen naizenean erantzungo dizut. Aurreko edizioa kaskarra izan zen, bai. Baina badut oraingoa hobea izango den itxaropena 15


Itxaropena ez duzu galduko, baina oraindik ez dute ezta ordutegia ezarri eta 7 ordu geratzen dira ekitaldirako107
 
EgoniNobi
Wiiii~ Egun osoa egon naiz bertan eta primeran pasa dut! 10

Aurreko edizioa baino hobea izan da, hori argi dago. Baina oraindik asko dago hobetzeko. Daukan prezioarekin Bartzelonakoa edo Madrilgoa bezain ona izan zitekeen...

Okerrena informazio falta nabaria izan da nik uste. Webgunean eta sare-sozialetan oso informazio gutxi eman dute. Egitaraua ez zegoen jakiterik ekitaldian sartu eta bertan ikusi aurretik.

Hala ere, ekintza ugari egon da azkenean. Japoniari buruzko hitzaldiak oso interesgarriak izan dira eta ikaragarri gustatu zaizkit!

Bestalde, denetariko standak egon dira eta gauza mordoa erosi dut. Baina tira, hori ekitaldi guztietan izaten da berdin, Japan Weekend izan zein ez izan.

Dena-den ez du ematen aurreko edizioko akatsetatik asko ikasi dutenik... Ikusi beharko da hurrengo edizioan zer egiten duten. Baina halako prezioa berriz ordaintzeko hobe dute fundamentu gehiago erakutsi.

Laster Mangamore! Wiii~ 21
 
Anonymous User
Egia da! 2 aste barru Mangamore!

Izugarrizko gogoa dut eguna iristeko! 57
 
Admin
Topaketa egin nahi duzue Mangamoren EuskoMangako kideon artean?58
 
EgoniNobi
admin(e)k idatzi du:

Topaketa egin nahi duzue Mangamoren EuskoMangako kideon artean?58


Mmmm... ideia interesgarria. Dena-den gu biok betidanik elkartu gara bertan. Ea norbait gehiago animatzen den. 05

Aurten ausartuko al da norbait eszenatokiko karaokean abestera?

Eta cosplayrik egingo duzue?

21
 
Anonymous User
Niri ere ideia ona iruditzen zait. 58

Seguruenik larunbatean joango naiz.
Editatu du Anonymous User Data: 29-09-2015 19:07
 
Admin
Gu ere larunbatean joango gara eta ziurrenik egun osoa emango dugu bertan. Beraz, elkartzeko arazorik ez. :)

Nahi baduzu ordua zehaz genezake?
 
EgoniNobi
Adminen hitzak berresten ditut. Larunbat osoan zehar ibiliko gara hor zehar~ 10
 
Anonymous User
Atzera kontu bat sortu dut: http://itsalmo.st...gamore2015 20
 
Admin
Azkarrago joan dadila!56
 
EgoniNobi
Astiroago!! Azterketa eta lan gehiegi daukat hurrengo astean... 120
 
Admin
Hain aurki jada?87

Hiru txosten (luze) izan ezik, gabonak baino lehen ez daukat inolako azterketarik51
 
EgoniNobi
Zuk bai zortea! Ni ebaluzio jarraituaren kontuarekin egunero nabil lan ta lan. Gero azterketek gutxiago balio dute notarako, baina hala ere... 122

Hain nago lanpetuta non oraindik ez dudan pasadan asteko One Pieceren atala ikusi 113
 
Forora joan:
Similar Threads
Thread Forum Replies Last Post
Softsub moduan "enkodeatu" (muxeatu) Tutorialak 2 18-03-2017 16:26
Arriskua Miiversean! "eta" juntagailua eta baneo zuzena Off-Topic 2 09-11-2014 17:27
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue