Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

14-10-2018 14:02
Atzo ezin izan nuen Made in Abyss igo, baina gaurko prest egongo da! 06

08-10-2018 00:11
Datorren asteburuan Mangamore ospatzen da Amorebietan (Bizkaia)! Pasa zaitezte handik egun on bat igarotzeko! 21

06-10-2018 18:25
Made in Abyss 03 biharko prest egongo da! Azken ukituak falta zaizkio! 112

29-09-2018 09:27
Arazoa zuendua izan da, barkatu eragozpenak 118

23-09-2018 00:02
21

Shoutbox Agiritegia
Gaia ikusi
EuskoManga » EuskoMangaTM » Orokorra
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
Dragoi Bola Super Marrazk-zer?
sogeking
Benetan atsekabetuta nago Dragoi Bola Superreko hainbat eszenatako marrazkiekin. Putzaren gorena jo duena, eta gehienbat ohartu naizena 5. atala izan da...

[img]http://s24.postimg.org/lxzxvatj5/Pantaila_argazkia_2015_09_02_12_36_49.png[/img] is not a valid Image.

[img]http://s24.postimg.org/4m46nlpfl/Pantaila_argazkia_2015_09_02_12_47_17.png[/img] is not a valid Image.

Zer deritzozue? Beste marrazki iraingarririk nabaritu al duzue?
x2
 
EgoniNobi
Borroketako eszenak dira gehienbat gaizki marraztuta daudenak.

Hurrengo ataletan marrazkiak apur bat hobetu direla esango nuke... Baina hori halako borrokarik berriro egon ez delako da agian.

Toei Animation beti dabil berdin. Badakite jendeak berdin ikusiko duela Dragoi Bola delako eta ez dira kalitateaz askorik kezkatzen.

One Piecerekin ere gauza bera egiten dute. Oraingo marrazkiak nahikoa ongi daude (hobeak ere egon dira), baina Thriller Bark eta Sabaody Uhartediko sagak... puff...

Baina bai, bostgarren atalean jada horrela hastea... Horrek ez du izenik! Eta izenik badu, "Toei" da!

euskomanga.com/images/imagehost/9cd1486532bc810b367c70990bf561c5.jpg

Aurpegi horiek... 05

euskomanga.com/images/imagehost/76c849f40bebc3a468b7eaa66188cb94.jpg

Vegetaren eskuak... 111
 
sogeking
EgoniNobi(e)k idatzi du:


euskomanga.com/images/imagehost/76c849f40bebc3a468b7eaa66188cb94.jpg

Vegetaren eskuak... 111


WTF!! Bi ezker esku ditu!!! 91
 
Admin
Ez naiz batere aditua Dragoi Bolan, baina ikusitakoak ikusita gauza bat esan dezaket: Toei Animationek duen diruaren erdia ere ez duten anime estudio asko ikusi ditut eta maisulanak atera dira hortik, kalitatezko animazio eta marrazki bikainekin. 67

Ez dut ulertzen zer demontre gertatzen zaien. Baina Egonik esan duen bezala, Dragoi Bola denez jende askok ikusiko du. Baina halako gauzek ez diote onik egiten seriearen izenari eta ospeari.

Ezker eskuarena ez da normala, ez horixe... 110
 
EgoniNobi
Blu-rayak ateratzen dituztenean eszena horiek berriro marraztuko dituzte beharbada...

Estudio askok hori egiten dute. Normalean erroreak zuzentzeko edota besterik gabe ukitu batzuk emateko.

Dragoi Bola ikusita argi dago horren premia duela. Baina kasu honetan estudioa Toei izanik... ez dakit ba... Espero dezagun baietz! 02
 
JonAnderMindegia
Beno, Blu-rayean eszenak dezente hobetu dira, baina detaile horiek hasieratik zaindu behar zirela uste dut. Horrela jarraitu ezkero jendeak ez du seriea ikusiko marrazki txarren erruz.
 
EgoniNobi
Nik astero jarraitzen dut seriea ikusten eta marrazkiak apur bat hobetu direla uste dut.

Edo beharbada begiak dagoeneko ohitu egin zaizkit hori ikustera. 05
 
JonAnderMindegia
Entzuna dut zerbait, baina ikasketak zirela eta 122 seriea ikusteaz uztea erabaki nuen aldi baterako Freezerren berpiztearen sagan eta ez dut eguneratzeko asti handirik izan. 28
Ziurrenik berriro hasiko naiz hasieratik eta ea berriz harrapatzen dudan...

Entzuna dudanez Toei Animationek Espainian SelectaVisiĆ³n-ek lizenziatzea nahi du, baina 2017 arte itxaron beharko da. Suposatzen dut azken bi filmak euskaraz ekarri ostean seriea ere euskaratu egingo dutela.
02
 
EgoniNobi
Bi film horiek "Zinema Euskaraz" ekimenari esker euskaratu ziren. ETBri ez zitzaion interesatzen nonbait.

Dragoi Bola KAIren atal berriak (Boo Ahaltsuaren saga) oraindik euskaraz bikoiztu ez direla ikusita (Katalunian duela bi hilabete baino gehiago hasi ziren emititzen), zaila ikusten dut Dragoi Bola Super euskaraz egotea. Baina 2017 arte oraindik denbora dago eta baliteke euskarazko ikus-entzunezkoen egoera ordurako hobetzea. Gainera "Dragoi Bola" izanik jendeak oihuka eskatuko du euskarazko bikoizketa eta ETBk egin beharko du azkenean. Dragoi Bolak audientzia handia dauka. Ez dut ulertzen ETBk nola tratatu dezakeen modu honetan urteetan jaten eman dion seriea.

Dragoi Bola Superren Jainkoen saga eta Freezerren berpizkundearen saga luzeak egin zaizkit niri (ziurrenik filmak ikusi ditudalako). Baina Champaren saga asko gustatzen ari zait. 116

Bestalde iruditzen zait Toriyama-sensei ekintza baino gehiago umorea ari dela sartzen. Gokuk Bulmak mendian topatu zuenean baino ergelagoa dirudi. Eta Bills eta Champa are okerrago daude. 05
Editatu du EgoniNobi Data: 22-03-2016 15:23
 
Forora joan:
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue