Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

22-05-2019 22:37
paper writing service essay writing service where to buy cbd oil <a href="http://bestcb
doil4pain.com">best cbd oil </a> [url=http:/

03-02-2019 19:02
Asteburu honetako atala astean zehar igotzen saiatuko naiz. 118

19-01-2019 22:18
66

07-01-2019 16:41
Urte berri on desu 16

02-12-2018 14:59
Atzerapena! (Berriro, beti bezala, azterketak gainera datoz...) 111

Shoutbox Agiritegia
Gaia ikusi
EuskoManga » EuskoMangaTM » Tutorialak
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
(ZAHARRA) Fansubaren egitura ANIMEA egitean
EgoniNobi
TUTORIAL HAU ZAHARKITUTA DAGO. BEGIRATU TUTORIAL BERRITUA: https://euskomang...read_id=70

Honela banatzen da lana gure fansubean animea egitean:
  • ITZULPENA
  • ZUZENKETA
  • EDIZIOA
  • KONPRESIOA

Gehigarri bezala, hau ere sar daiteke:
  • KARAOKEAK

--------------------------------------------------------------------------------------

Lan bakoitza labur-labur azalduta:

ITZULPENA: Gidoia itzuli japonieratik, ingelesetik, gaztelaniatik, katalanetik edo nahi duzuen tokitik.

ZUZENKETA: Itzultzaileak egindako lana birpasatu akats ortografiko edo gramatikal larririk ager ez dadin.

EDIZIOA: Ataletan zehar ageri diren kartelak, tituluak, errotuloak eta abar egin eta letra-tipoetaz arduratu.

KONPRESIOA: Bideoa muntatu azpitituluak itsatsiz eta amaieran CRC kodea erantsi. Nahi izanez gero prozesu honetan chapterrak gehitu ahal zaizkio bideoari.

KARAOKEAK: Hau ez da nahitaezkoa, baina egitekotan romanjiei efektu bereziak ematea da erritmoarekin.

--------------------------------------------------------------------------------------

Lan bakoitza detaile gehiagorekin azalduta:

ITZULPENA

Itzulpenerako normalean Aegisub izeneko programa erabiltzen da.
Nahikoa sinplea da eta behin eskua hartuz gero berehala maneiatzen da.

Hauxe da interfazea:
euskomanga.com/images/articles/saoitzultzen.png
Honekin ohitzeko modurik onena praktikatzea da. Sakatu botoi guztiak eta nahastu bazterrak. Hori da ikasteko modurik onena :)

ZUZENKETA

Zuzenketak ez du misterio handirik, norberak egin dezake. Nahiz eta komeni litzatekeen beste batek zuzentzea, beste begi batzuekin ikusteko akatsik dagoen ala ez. Horretarako itzultzaileak zuzentzaileari pasako lioke azpitituluen artxiboa. Baina jende gutxi izanik, lan hau apur bat arbuiagarria izan daiteke.

EDIZIOA

Lan hau egiteko programa konplexuagoak erabili daitezke, baina Aegisub nahikoa da zerbait txukuna egiteko. ASS kodeak (Aegisuben kasuan) eta halakoak menperatzea beharrezkoa da lan honetarako.

Hona hemen Aegisuben erabiltzen diren ASS kodeen tutorial bat ingelesez: http://docs.aegis.../ASS_Tags/

KONPRESIOA

Hemen bukatzen da guztia. Lan honen betebeharra azpitituluak bideoari itsastea da. Horretarako MeGUI programa erabiltzea gomendatzen dugu (Abisynth eta halakoekin zuzenean lan egin daiteke, baina hori oso gauza konplexua da. Nik neuk ez dut hori menperatzen eta ezin dizuet azaldu :P).

MeGUI konpresioaren lan guztiak interfaze sinpleago batean biltzen dituen programa da.

Bideo honetan ikus daiteke nola egin era sinple batean:


Nahi izanez gero, chapterrak ere gehitu ahal zaizkio bideoari.
Horretarako: Tools -> Chapter Creator
euskomanga.com/images/articles/euskochapters.png
Chapterrak egitekotan, gogoratu amaieran "AutoEncode" sakatu ostean, "Add additional content" laukitxoa markatzea. Eta ondoren "Chapter File" hautatzea. (Subtitles eta Audio ez dira hautatu behar, jada jarrita baitaude lehen egindako pausoetan).

AZKEN PAUSOAK

Bideoak izendatzeko estruktura bat erabiltzen dugu:
[FANSUBA] ANIMEA ZENBAKIA [KALITATEA] [CRC KODEA]
Adibidez: [EuskoManga] Sword Art Online 06 [BD 1080p] [5B682C74]

CRC kodeak fitxategiak egiaztatzeko dira. RapidCRC programarekin erraz jartzen zaizkie kodeak automatikoki.
euskomanga.com/images/articles/euskocrc.png
Horretarako "Put CRC into Filename" sakatu eta kito.

Bukatzeko, bideoa muntatuta dagoenean, MEGAra igo (eta laster torrentera ere) eta webgunean argitaratu.

08
Editatu du EgoniNobi Data: 03-06-2018 19:29
x1 x1
 
Anonymous User
Eskerrik asko, Egoni! Lan bikaina!

21
 
Admin
Beti bezala lan bikaina Egoni!78
Egunen batean karaokeak eta efektuak nola egiten diren azalduko dut tutorial batean, zin dagizuet!
 
Forora joan:
Similar Threads
Thread Forum Replies Last Post
TUTORIAL BERRITUA 2018 (animea) Tutorialak 2 03-06-2018 20:52
[ZAHARRA] Abesti berriak gehitu EuskoMangaIrratian Musika 7 03-08-2015 20:04
Fansubaren egitura MANGA egitean Tutorialak 4 24-07-2015 14:01
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue