Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

03-02-2019 19:02
Asteburu honetako atala astean zehar igotzen saiatuko naiz. 118

19-01-2019 22:18
66

07-01-2019 16:41
Urte berri on desu 16

02-12-2018 14:59
Atzerapena! (Berriro, beti bezala, azterketak gainera datoz...) 111

25-11-2018 18:02
Atala astean zehar aterako dut, barkatu. 93 Atzerapen gehiago ez egitea espero dut. 134

Shoutbox Agiritegia
Gaia ikusi
EuskoManga » Proiektuak » One Piece
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
Terminologiak
EgoniNobi
Hemen One Piece animean agertzen diren hitz bereziak nola itzuli ipiniko dugu. Hiztegi moduko zerbait eginez.

  • Marina -> Itsas Armada (erakunde osoa)
  • marine -> marine (pertsonak)

Edozein iradokizun ongietorria da.
 
sogeking
  • Akuma no mi -> Deabruaren Fruitua
  • New World -> Mundu Berria

Editatu du sogeking Data: 11-12-2014 15:56
 
sogeking
Zalantza bat sortu zait...

Dressrosan:
Spoiler:
Doflamingori Waka-sama deitzen diotenean, FanSub batzuek "Joven Amo" bezala itzuli dutela ikusi dut, eta beste batzuek bere horretan utzi dutela...

Zer egingo zenukete? Waka-sama utzi ala "Joven Amo" delakoa itzultzen saiatu? "Nagusi/Buruzagi/Ugazaba Gazte"
 
EgoniNobi
Ba...
Spoiler:
agian ondo legoke hori itzultzea. Euskaraz jartzekotan ipini Ugazaba Gazte.
 
danbo
Spoiler:
Ingelesezko bertsioan ere ugazaba gaztea
bezala zuzentzen dira batzuetan Doflamingori.
Zuetako norbaitek mangaren erritmoa jarraitzen al du???
95

 
sogeking
Utzita nago... agian berriz hasiko naiz... 46
 
sogeking
Ea, zalantza batekin nator:
Peor Generacion... nola itzuli?
Belaunaldi izan behar duela nahiko argi daukat, baina "Peor" hori... Belaunaldi Txarrena/Gaiztoena/Zitalena... ez zaizkit horren "gogorrak" iruditzen...

Zer deritzozue:
1.) Belaunaldi Ankerra
2.) Belaunaldi Krudela
3.) Proposamenik?

PD: Hemen onartutako hitzak One Piece Azpititulatzeko beharrezkoa atalean gehitu ditut eta gehitzen joango naiz!
 
EgoniNobi
Nik uste egokiena "Belaunaldi Txarrena" dela.
Japonieraz "Saiaku no Sedai" literalki "Belaunaldi Txarrena" da.
 
sogeking
Zuk uste?
Txarra hitzak ez al du "desegoki" zentzua hartzen, "gaizto" hartu beharrean? Nik uste izenarekin "iluntasun" apur bat bilatzen dela, eta txarrak ez dit horrelakorik transmititzen... 28
 
Admin
sogeking idatzi du:
Zer deritzozue:
1.) Belaunaldi Ankerra 78
2.) Belaunaldi Krudela
3.) Proposamenik?

Ez dut telesaila jarraitzen baina halako kutsu misteriotsua ematen diola uste dut.
 
sogeking
Belaunaldi Ankerra...
Nigatik ados, zer dio Egoni jaunak?
Nik uste itzulpenetan, literalki zer esan nahi duen baino, benetan modu egokiena bilatu behar dugula... Izan ere, ikusi Dragoi Bolako itzulpenak, zirraragarriak, itzelak... eta zer nolako hitzak? Kapar, heutsok, hikaren aldizkako erabilera... terminologia egokia momentu egokian erabiltzean datza! 46
 
EgoniNobi
Interneten begira nenbilela hauxe topatu dut: http://eu.onepiec...a_Txarrena
Ideiarik ere ez neukan One Piece Wikia bat zegoenik euskaraz. Nork idatzi ote du? Sorkuntza Txarrena jarri dute. 87
Argi dago sorkuntza baino, belaunaldi hobeto geratzen dela. Baina bestea ez dakit...
Erabaki zeuk Sogeking, zeu zara Dressrosako itzultzailea. Jarri bihotzak agintzen dizuna. 46

Bide batez azkenaldian oso lanpeturik nabil, baina hurrengo asterako espero dut erritmoa berriro hartu eta Skypieako atalekin jarraitzea (StarKillerrek endingeko karaokea bukatzen badit beti ere jejeje). 71
 
sogeking
Beno, beno... Hortaz Belaunaldi Ankerra aukeratuko dut! 03

PD: kuriositate gisa, begira nondik datorren Sorkuntza txarrena: 60

i.imgur.com/ZXxmetb.png
 
sogeking
Zalantza berria!!

Novato -> Hasiberri itzulpena nahiko zuzena iruditzen zait, baina...
Supernovato -> Superhasiberri???
 
EgoniNobi
Novato -> Hasiberri 78
Baina "Supernovato" zer da? "Supernova"? Nik ikusi dudan itzulpenetan "supernova" esaten diete, euren izatea izarren eztanda baten metafora balitz bezala (?)
Ez dakit, hala bada agian "Supernoba" jarri beharko genuke euskaraz.
Zer deritzozu? 107
 
sogeking
Supernoba! Supernoba! 53
 
Forora joan:
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue