Jarrai Gaitzazue Hemen



Shoutbox
You must login to post a message.

03-02-2019 19:02
Asteburu honetako atala astean zehar igotzen saiatuko naiz. 118

19-01-2019 22:18
66

07-01-2019 16:41
Urte berri on desu 16

02-12-2018 14:59
Atzerapena! (Berriro, beti bezala, azterketak gainera datoz...) 111

25-11-2018 18:02
Atala astean zehar aterako dut, barkatu. 93 Atzerapen gehiago ez egitea espero dut. 134

Shoutbox Agiritegia
Gaia ikusi
EuskoManga » Aisiagunea » TV
Who is here? 1 guest(s)
 Gaia inprimatu
Agur, Doraemon?
EgoniNobi
Doraemonen hurrengo pelikula badirudi ez dela orain artekoak bezalakoa izango. Doraemon etorkizunera bueltatuko da? Tira, hori askotan ikusia daukagu. Baina oraingoan... betiko joango al da?

Pelikulak 3DCG teknologia erabiliko du, hau da, 3Dn ikusiko da betaurreko berezien beharrik gabe.

Trailerra euskaraz:
YouTube Video


Bigarren trailerra euskaraz:
YouTube Video


Bide batez. Ez dakit ETB, Zineuskadi edo LukInternacionalen ardura den, baina pelikula honi euskarazko propaganda gehiago egiten ez badiote, zinemetan ez dira lau katu baino gehiago egongo. Dragoi Bolaren pelikula berriarekin hori gertatu zen. Horrexegatik diot.
 
Admin
Ez dut uste betirako joango denik eta ez badute propaganda gehiago egiten ez da inor joango zinemetara eta betikoa gertatuko da. 39
 
danbo
Ikusi al duzue nork bikoiztuko dituen Nobita eta Shizuka gaztelaniaz aterako duten bertsioan? Alaska eta Mario XD (seguruenik jendea zinemetara joan dadin)
 
EgoniNobi
Puff. Entzun dudanaren arabera jendea ez dago batere pozik gaztelaniazko bertsio horrekin.

Tira, guk euskaraz betiko ahotsak izango ditugu, edo hori espero dut behintzat.

Suneoren bikoizlea duela gutxi jubilatu zen, beraz hori ez dugu izango ziurrenik. Lastima benetan, Nekane Sarobe inoiz izan den bikoizlerik onenetarikoa izan da (Suneo, Shin Chan, Keroro...).

Shizukarena duela urtebete edo jubilatu zen, hala ere orain jarri dioten ahotsa ez dago batere gaizki.

Animearen azken ataletan Dorami, Sewashi eta Dekisugiren ahotsak ere aldatu dituzte.

Betikoak ez dira izango beraz. Ea zer ateratzen den. Asko espero dut pelikula honetaz, oso itxura ona dauka.

Bide batez, pelikulan erabiliko duten kanta desberdina da japonierazko bertsioan. 87
 
EgoniNobi
Bigarren trailerra euskaraz:
YouTube Video

Amaieran DoraImon esaten dute DoraEmon esan beharrean. Hori delitu larria da! 61
 
Admin
DoraImon esaten dute!
111
 
EgoniNobi
Pelikula horrela geratzen bada leporen bat edo beste moztu beharko dut... jajajaja 55

Gaztelerazko trailerrean ahots berdinak esaten du hori. Agian trailerrean ez dute zati hori bikoiztu. Gure bikoizleei ez litzaieke burutik pasatuko halako barbaritatea esatea... ezta? 02
 
Forora joan:
Similar Threads
Thread Forum Replies Last Post
Stand by Me Doraemon. Nire iritzi kritikoa TV 5 15-12-2014 12:04
EuskoManga -k gailetatxoak erabiltzen dituela dio Amonak. Some may already have been set. Zer-nolako gailetatxoak diren jakin nahi baduzu sakatu hemen.
Mesedez, sakatu Gailetaxoak Gustuko Ditut botoia panel hau ezkutatu eta gailetatxoak dastatzen jarraitzeko. Webgune honetan zehar botoia sakatu gabe nabigatzen jarraitzen baduzu, gailetatxoak gustuko dituzula suposatuko dugu.
Cookiebar Panel fromVenue