DESKARGATU: Doraemon (2019): Nobita no Getsumen Tansaki
Aupa lagunok! Gaurkoan Doraemonen filmik berriena dakarkizuet: Nobitaren ilargi-azaleko ikerketa-kronika!
Ilargian untxiak daude? Zatoz Nobita eta lagunekin ilargiaren atzealdea ikertzera! Ez ahaztu “teoria desberdinen plaka” soinean jartzea.
Asko disfrutatu dut film hau euskaratzen. Eta noski, film gehiago euskaratzeko asmoa daukat, baita zaharrak ere. Doraemonen filmak altxor preziatua dira izan ere <3
Ahaztu gabe, itzulpen-ohar batzuk:
- 01:45 – “Nayotake” (nayotake)
Ikerketa-robotaren izena, banbu mota baten izena ere bada. Banbua, ilargia, Kaguya printzesa… ulertzen nondik doan kontua, ezta? - 24:31 – “surik gabeko lekuan ez da kerik sortzen” (hi no nai tokoro ni kemuri wa tatanu)
Japoniar esaera bat da. Zurrumurruak ez direla arrazoirik gabe zabaltzen esan nahi du. - 40:29 – “ilarguztaidorto” (tsukinowarikugame)
Mozo pertsonaiaren arraza-izena. “tsukinowa” (ilargiaren eraztuna/uztaia) ilargi-uztai erdi baten itxurako marka da, eta “rikugame” (lur-dortoka) dortoka-espezie baten izena. - 43:55 – “dortokak hamar mila urte” (kame wa mannen)
“Kurriloak mila urte, dortokak hamar mila urte” (tsuru wa sennen kame wa mannen) esaeratik dator. Bizitza luzea ospatu beharra dagoela esan nahi du. Kurriloak eta dortokak bizitza luzearen ikurra dira. - 1:10:49 – “bihozkada-alarma” (mushinoshirase araamu)
“mushi no shirase” “bihozkada” esan nahi duen esapide bat da, baina literalki “intsektuaren jakinarazpena” litzakete. Horregatik dauka tresna horrek intsektu itxura.
Bestalde, fitxategiak 11GB pisatzen ditu. Bai, gehiegi da. Baina oraingoz ez dago besterik. (Badaude 2GBko raw-bideo batzuk, baina penagarri ikusten dira.) Denbora pasa ahala, 5-8GB arteko zerbait ona agertzea espero dut. Hori gertatzen bada, bertsio berri bat igoko dut.
EDIT martxoak 16: 4GBko bertsio berri batekin eguneratu dut (+ zuzenketa txiki bat). Bideo-kalitatea apur bat baxuagoa da, baina arintasunagatik merezi du.
Gora eta gora beti, Doraemon~!
Leave a Reply