Doraemon: Manga Corner (komikien txokoa)

Kaixo lagunok! Ni Doraemon!

Txoko honetan nire eta nire lagunen manga-komikiei buruz hitz egingo dizuet. Gainera, nire 22. mendeko bilduma digitala ere zeuekin partekatzeko prest nago, zeuek ere gure abenturak gozatu ditzazuen. Hori bai, komikiak japonieraz daude, beraz hobe duzue itzulpen-gelatina zeuekin izatea.

(OHARRA: komikiak euskaraz ez daudenez, ez ditut hemen argitaratuko. Interesa baduzue, bidalidazue mezu bat eta fitxategiak partekatuko dizkizuet.)

Tira ba, has gaitezen!


DORAEMON

Doraemon ドラえもん (45 ale) (1969-1996)

Fujiko F. Fujio komikigileak sortutako maisulan handia. 45 komiki hauek Doraemonen istorioz josita daude. Fujiko maisuak bere heriotza arte (1996) jarraitu zuen Doraemonen istorioak sortzen.

Interesa baduzue, erostea gomendatzen dizuet. Gainera, japoniera ikasten ari bazarete, edota ikasteko asmoa baduzue, nire ustez Doraemon oso manga egokia da horretarako. Dena dela, begiratu bat eman edo musutruk irakurri nahi baduzue, bidalidazue mezu bat.


DAICHOUHEN DORAEMON

Daichouhen Doraemon 大長編ドラえもん (17 ale + 7 ale) (1980-2004)

Ba al zenekiten? Doraemonen lehen 18 filmak (9.a kenduta, urte hartan Fujiko maisua gaixorik baitzegoen), 17 daichouhen komiki hauen adaptazioa dira. Zoritxarrez, Fujiko maisua 17. daichouhena bukatzen ari zela hil egin zen. Ondorioz, ordutik aurrerako film guztiak Fujiko Pro lan-taldeak egin zituen (Fujiko maisuaren ondarea jarraitzen duen konpainia), eta film horiek daichouhen-bertsiora ere pasa zituzten (7 ale estrak).

Komiki hauek hain dira onak, zaila egiten zaidala haien artean onena aukeratzea. Tetsujin Heidan? Mugen Sankenshi? Kumo no Oukoku? Denak maisulanak. Nahi baduzue, fitxategiak partekatuko dizkizuet. Baina jakizue manga hauek apalategian edukitzeko modukoak direla, beraz hobe erostea.


DORAEMON PLUS

Doraemon Plus ドラえもんプラス (6 ale)
(Fujiko Pro 2005-2014)

Fujiko F. Fujio maisuak sortutako, baina ordurarte argitaratu gabeko, Doraemonen istorio gehiago. Fujiko Pro lan-taldeak istorio horietako batzuk bildu eta komiki hauetan argitaratu zituen.

Lehen 5 aleak 2005-2006 artean atera ziren, eta 6.a berriz 2014an. Nahi baduzue, lehen bostak partekatu ditzazkizueket.


THE☆DORAEMONS

The☆Doraemons ザ☆ドラえもんズ (6 ale)
(Tanaka Michiaki 1995-2001)

Tanaka Michiaki komikigileak, Fujiko F. Fujio maisuaren laguntzaile izandakoak, sortutako spin-off bat. Fujiko maisuaren oniritziarekin, noski. Tanaka maisuak herrialde desberdinetako doraemonen abenturak sortu zituen, Horietako batzuk, Doraemonen short-films filmetan adaptatu ziren zinemarako.

The☆Doraemons Special ザ☆ドラえもんズスペシャル (12 ale + 3 ale)
(Miyazaki Masaru eta Mitani Yukihiro 1997-2002)

Doraemonak taldearen abentura gehiago, oraingoan autore desberdinekin. Miyazakik gidoia idatzi zuen eta Mitanik marrazkiak egin zituen. Fujiko F. Fujio maisuaren laguntzaileak izandakoak hauek ere.

Bai Tanaka maisuaren bertsioa eta bai beste hau, zoritxarrez, ez daude inon eskuragarri. Eta erosi nahi izanez gero ere, bigarren eskuko dendaren batean izan beharko da, saltokietan agortuta baitaute eta ez baitituzte berrinprimatu.


DORABASE

Dorabase ドラベース (23 ale)
(Mugiwara Shintarou 2000-2011)

Mugiwara maisuak sortutako spin-off bat, doraemonak eta beisbola uztartzen dituena. Nintendo DSrako bi joko atera zituzten, baina zoritxarrez inoiz ez zen anime-adaptaziorik egin. Lastima handia da, inoiz irakurri dudan manga onenetarikoa da nire ustez.

Shin Dorabase 新ドラベース (4 ale)
(Mugiwara Shintarou 2012-2014)

Aurreko istorioaren jarraipen bat, pertsonaia berriekin. Bikaina hau ere… Baina anime-adaptazioa noiz!? Shin-Ei Animation, zeuri begira nago! 50 atal minimo! Egizu!

Beisbola eta Doraemon atsegin badituzue, hau da zuek behar duzuen manga! Nik hau irakutzen japoniera pilo bat ikasi nuen. Lehen 23 aleak (Dorabase) fitxategi moduan dauzkat ordenagailuan. Nahi baduzue partekatuko dizkizuet. Bestalde, azken lau aleak (Shin Dorabase) erosita dauzkat, baina ez ditut eskaneatuko (ez ditut hondatu nahi). Beraz, gustatzen bazaizue, erosi! Ez dago ezer hoberik komiki bat norbere eskuekin irakurtzea baino.

Be the first to comment

Leave a Reply

Your email address will not be published.


*